Zinema_Ilegala

Espazio berean elkarrekin ikusi eta entzungo dugu. Pertsona talde bat, hasieratik amaierara arte inguruan duena jasotzen. Partekatu ere eginen dugu. Begiradak, izan daitezkeen elkarguneak eta desadostasunak partekatuko ditugu.

Erraza da: pertsona batek edo gehiagok ikus-entzunezko materiala proposatuko du Bulegoa z/b-n erakusteko. Kontua ez da norberaren materiala erakustea, deigarria egiten zaizun zerbait, dagoeneko ikusitako zerbait edo ikusteko duzun zerbait, gertu duzun zerbait edo gertu sentitu nahi duzun zerbait ikustea baizik.

Ez da aditua izan behar (gu ez gara adituak). Buruz ikasiriko informazio zein datuak botatzea ere ez da beharrezko. Zeharkatu gaituen hori batera jartzean datza Zinema_Ilegala. Ozen esan eta hitzak jarri. Berriro jaso.

Bestalde, hori egiteko leku egokia aurkitzea garrantzitsua dela uste dugu.

Zinema_ilegala 2007an Belgraden jaio zen  Teoria Ibiltaria – ThKe plataformako kide Marta Popivodaren ekimenez, auto-ikaskuntza komunitario gisa. Ondoren, Zagreben eta Istanbulen 2008 eta 2009 urte bitartean edizio bereziak egin ziren eta 2010ean ThK plataformak Parisko Les Laboratoires d’Aubervilliers-en beste Zinema_ilegala sustatu zuen. Urte hartako abenduan, Marta Popivodak Zinema_ilegala aurkeztu zuen Bulegoa z/b-en. Ordutik, Bilbon ere egiten da programa. Jorge Núñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martín, Marion Cruza Le Bihan, Ainara Elgoibar eta Pablo Martek izan dira orain arte gauzatu diren Zinema_ilegaleko saioen koordinatzaileak. Aitzinean, Akane Saraiva eta Aizpea de Atxak izanen dira lan honen arduradunak. Film bat edo ikus-entzunezko material bat proposatu nahi izanez gero, jar zaitez Akane eta Aizpearekin harremanetan, Zinema_ilegaleko edozein saiotan edo hurrengo helbideren batera idatziz: bulegoa@bulegoa.org edo a.saraivarando@gmail.com