18 argazki eta 18 istorio
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias Bulegoa z/b ekimenak Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution plataformarekin lankidetzan egindako proiektu bat da. Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance artelana bi eratara aurkeztu eta lagundu du: zazpi hiritan barrena 2012ko otsaila eta azaroa artean egindako bidaia baten bitartez, eta liburu bat argitaratuz.
Ingelesez eta gaztelaniaz argitaratutako liburu elebiduna da 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias. Filiep Tacq-ek diseinatu du eta, Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance sailaz gain, zazpi geldialdietako kontatzaileen testuak eta artistaren testua biltzen dira han. 18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias ekoizpenak honen finantziazioa jaso du: Corpus: a network for performance practice.
Liburuak 25€ko prezioa du eta salgai dago Bulegoa z/b-ko egoitzan.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias liburuan Jon Mikel Eubak jatorriz gaztelaniaz idatzitako “Cómo leer el valor de una resistencia (a 120 por hora)” ez da osorik azaltzen. Bertsio osoa hemen deskargatu ahal dozu.
2010eko udazkenean, If I Can’t Dance plataformak Valcárcel Medina eta Bulegoa z/b gonbidatu zituen, “Performance in Residence” programan parte har zezaten. Programa horrek iraganeko performanceak aztertzen eta ikertzen ditu, oraingo praktikaren ikuspegitik abiatuta. Gonbidapenari erantzuna emate aldera, Valcárcel Medinak Performance in Resistance prestatu zuen: Rocío Areán Gutiérrezek ateratako 18 argazki, passe-partout euskarrian jarrita, eta, bertan, 1965. eta 1993. urteen artean artistak hainbat hiritan egin zituen zenbait ekintza. Horietariko asko ez ziren dokumentatu. Horrela, lan berriak bizi izandako unearen eta dokumentuaren arteko tentsioak erakusten ditu, gertatutakoaren eta fikzioaren arteko tentsioak. Bestalde, Performance in Resistance artelanak Valcárcel Medinaren jardutea arautzen duen oinarria ematen du aditzera, hau da, instituzio edo diziplina guztiek –eta, horien artean, diziplina historikoak– dituzten konbentzioen mende jartzeari aurre egiteko jarrera. Aurre egite performatibo hori azaltzen da, artistak sineste sendoz uste duelako berak duen material bakarra bere une historikoa dela, eta irudimenak “ezkutatzen duen aberastasunetik abiatuta mundua mugiarazten dela”.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias proiektuak aztergaia aldatu eta berpiztu zezakeen irudimenezko jardute gisa hartzen zuen ikerketa, eta, abiaburu hori izanda, kontakizun ibiltariak ekoizten zituen gailu baten itxura hartu zuen. Ildo horretan, hogeita bat laguni gonbit egin zitzaien, Performance in Resistance artelana eratzen duten hamazortzi argazkietako bat har zezaten eta kontakizun bat osa zezaten. Zazpi geldialdietan, Isidoro Valcárcel Medina telefonoan egon zen, harremanetan jartzeko moduan, kontatzaileek edo entzuleek galderaren bat egin nahi izanez gero erantzuteko.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias-en geldialdiak
* 2012ko otsailaren 26a: If I Can’t Dance Het Veem Theater-en, Amsterdam
Kontatzaileak: Moosje Goosen, Esteban Pujals Gesalí, Emilio Moreno
* 2012ko apirilaren 20a: Bulegoa z/b, Bilbo
Kontatzaileak: José Díaz Cuyás, Azucena Vieites, Jaime Vallaure
* 2012ko uztailaren 6a: Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona
Kontatzaileak: Nuria Enguita Mayo, Aimar Pérez Galí, Manuel Martínez Ribas
* 2012ko urriaren 27a: CAC Brétigny, Paris Handia
Kontatzaileak: Esther Ferrer, Jon Mikel Euba, Pierre Bal-Blanc
* 2012ko azaroaren 6a: BNV Producciones, Sevilla
Kontatzaileak: Miren Jaio, Isaías Griñolo, Pedro G. Romero
* 2012ko azaroaren 11a: Playground Festival STUK/Museum M, Lovaina
Kontatzaileak: Koen Brams, Dora García, Myriam Van Imschoot
* 2012ko azaroaren 9a: MAC São Paulo, São Paulo
Kontatzaileak: GEACC, Juan Domínguez, Carla Zaccagnini
Erakusketa 2013ko otsailaren 28 arte
* 2013ko urriaren 4a: Tate Modern, Londres
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias liburuaren aurkezpena, Isidoro Valcárcel Medinaren “Ser traducido” (“Itzulia izatea”) hitzaldia eta solasaldia artista, Esther Ferrer eta Dora García artean
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias honako instituzioek ekoiztu dute elkarlanean: BNV Producciones, Sevilla; Bulegoa z/b, Bilbo; CAC Brétigny, Paris Handia; If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution, Amsterdam; Museu de Arte Contemporânea da Universidade de São Paulo (MAC USP); STUK arte zentrua/Museum M-ko Playground festibala, Lovaina; Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona; Tate Modern, Londres; eta Het Veem Theater, Amsterdam.
18 pictures and 18 stories / 18 fotografías y 18 historias performanceak eta liburua Corpus: a network for performance practice-n laguntzari esker gauzatu dira. Corpus Europar Batasunak finantzatutako ekimena da.