Material Voices

                                                                                                     Vinita Gatne: offerings (gargalo) (2021)

Material Voices: erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak
programaren helburua da ikerketa bat garatzea emakumeek hirurogeiko hamarkadatik gaur arte egindako praktika kuratorialari buruz. Programa honetan, belaunaldi eta testuinguru desberdinetako egileak gonbidatzen ditugu lan-esperientzia jakin bati buruz hitz egitera eta beren gogoetak partekatzera.

2021etik 2022ra bitartean garatzeko den Material Voices proiektuaren lehen zatia Bulegoa z/b-n egindako topaketa batzuk dira. Horietako bakoitzean, bi gonbidatuk erakusketa zehatz bati buruz hitz egiten dute, eta hirugarren batek testuinguru desberdin batetik datorren artelan bat erakusten du.

Material Voices programak elkarrizketa erabiltzen du ikerketa-tresna gisa. Ahotsen, erakusketen eta artelanen materialtasunaren potentziala aztertzen du, baita haien artean diren gurutzaketena ere.

Besteak beste, Material Voicesen, honako galdera hauek planteatzen dira: zertan datza ikuspegi feministatik erakusketak egitea?, nolakoak izango dira egiteko modu horien azterketatik sortzen diren genealogiak?, genealogia horiek gai izango al dira aldez aurretik egindako eta ezarritako genealogiak desordenatzeko?, zein dira praktika kuratorialaren mugak, praktika independentea den aldetik, esparru instituzionalarekin duen harremanean? eta, zer du erakusketak, egiteko modu kokatuak praktikan jartzeko proba-eremu aparta izateko?

Material Voices komisario batzuen kontakizunak entzun ondoren egindako egiaztapen batetik sortu da, komisario horiei gonbita egin baitiegu beren erakusketez hitz egiteko Erakusketaren saioa (1977-2017) eta Komisariotza-ikastaroa proiektuen esparruan: haien artxibo pertsonal gehienak urriak, sakabanatuak eta zatikatuak dira. Horiek erakusketa-formatuaren izaera iragankorra islatzen dute. Gehienbat independentzia-baldintzetan garatutako praktiken hauskortasuna eta ezegonkortasuna ere bai.

Komisariotza-ikastaroa eta Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektuetan, besteak beste, hauek parte hartu dute: BNV Producciones, Catherine David, Ana Dević (WHW), Tamara Díaz Bringas, Corinne Diserens, Keyna Eleison, Aurora Fernández Polanco, Dora García, Yaiza Hernández, Bojana Kunst, Lisette Lagnado, Maria Lind, Isabella Maidment, Ruth Noack, Ines Schaber, Azucena Vieites, Rachel Weiss eta Carla Zaccagnini.

Ekitaldi honek New Yorkeko Foundation for Arts Initiatives (FFAI) erakundearen babesa du.