Nabigatzeko formak: Kabotajea. Bulegoa z/b eta fluent-en arteko lankidetza

Eulalia Abaitua Allendesalazar (1853-1943): Bazkaria kaian / Almuerzo en el muelle / Lunch at the docks. © F/Eulalia Abaitua. Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco


Nabigatzeko formak: Kabotajea
Bulegoa z/b-ren eta fluent-en arteko lankidetza-programa publikoa da, Bilbon eta Santanderren egiten den Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren esparrukoa. Kantauri itsasaldeko hainbat lekutan egiten du geldialdia, eta mugaz gaindiko plataforma sozial eta diskurtsibo gisa jokatzea du helburu, arte-komunitateentzako beste nabigazio-forma batzuei buruz espekulatzeko.

Nabigatzeko formak: Kabotajea programak portu-paisaia post-industrial eta turistifikatu baten balio sozialak, ekonomikoak eta politikoak aztertzen ditu. Ibilbide komertzialekin, portuekin eta kaiekin, itsasoa da munduko ekonomiaren agertoki eta eragile nagusietako bat, eta, hala ere, alderdi askotan, lurralde iheskorra eta anbiguoa da. Albistea izatekotan, hondamendien, eta, batzuetan, grebaren baten agertokia izaten dira. Lanak eta itsasoak historikoki osatu duten binomioan lurreko botere-erlazio eta -hierarkia jakin batzuk areagotzen dira; eta haietan, paradoxikoki, agerikoagoak dira neoliberalismo berantiarraren eskakizunak.

Auzi horietako askoren eta portu-jarduerak historikoki lotu dituen bi lurralde horietatik antola daitekeen diskurtso-potentzialaren aurrean, “itsasertzeko politikei” buruzko programa honek batera biltzen ditu zenbait artista, zinemagile, kuradore, idazle eta ingurumeneko akademiko, mendetako historia, sedimentazio eta klima berak modelatutako itsasertzeko kidetasunaren eraikuntza aztertzeko.