Zinema programa ZINEMATEKAn

2014ko azaroaren 5etik 2015eko urtarrilaren 15era arte.

EL CONTRATO erakusketarekin batera Zinematekan izango den zinemaldia zortzi programatan banatu dugu. 2013. eta 2014. urteen artean AlhóndigaBilbaon izan diren eta erakusketa egiteko bidea eman duten irakurketa-saioetan iruzkindutako filmetako batzuk izango ditugu programa horietan.

Aukeratu ditugun filmek ondo islatzen dute proiektua, eta, irakurketa-taldeko eta erakusketako jarduerekin batera, argi pixka bat egiten dute geure buruari egiten diogun galderaz: begien bistako kontratu esplizituak alde batera utzita, zein dira egunean-egunean mugatzen gaituzten beste kontratu –afektibo, ikusezin eta esan gabeko– horiek? Hamabi saiok egituratzen dute erakusketa, eta haietako batean daude sartuta filmak.

Informazio gehiago: http://www.alhondigabilbao.com/eu/programacion/zinemateka-el-contrato