Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 123. SAIOA
by
Alejandra Bustillok proposatutako Yik Chun Goren Txinako enperatriza (2014) seriearen proiekzioa, eta, gero, solasaldia.
Sugeak zuhaitz debekatuko fruta jateko eskatu zion Evari, eta, gero, Jainkoak zigortu egin zuen, zera esanez: “Minez erdituko zara, senarrarentzat izango da zure nahia, eta berak mendean hartuko zaitu”. Horrela sortu zen heteropatriarkatua Genesiaren arabera.
624. urtean Wu Zetian jaio zen. Hamabi urterekin, enperadorearen ohaide bihurtu zen. Denborarekin, bera enperatriza izan zedin hil behar zuten pertsona guztiak egoera misteriotsuetan hil ziren, eta, horren ondoren, Txinako lehen emakume agintaria izan zen. Lehenik, ohaideak aukeratu zituen. Gero, lanpostu publikoak sortu zituen klasismoarekin hausteko. Azkenik, doako hezkuntza ezarri zuen gizonentzat eta emakumeentzat.
2014an, Fan Bingbing-ek Wu Zetianen bizitzari buruzko telesaila ekoitzi eta protagonizatu zuen, eta Yik Chun Gok zuzendu zuen. 2017an, Fan desagertu egin zen. Handik lau hilabetera, berriz agertu zen Txinako erregimenari barkamena eskatzeko, eta seriea aldatu egin zen. Eskoteak goratu, eta emakumeak desagertu ziren.
Alejandra Bustillo (Burgos, 1991). Arte ikasketak egin zituen Leioan. Harrezkeroztik, bizirik irauten saiatzen da, dolce far niente eta turbokapitalismoaren arteko desoreka zorabiagarrian. Zinema lagungarria da.