CALL FOR PAPERS. ERAKUSKETAREN SAIOA (1997-2007)

by

Deialdia: irekia 2020ko uztailaren 15etik irailaren 1era arte.

Erakusketaren saioa (1977-2017) Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b ekimenak elkarlanean landutako proiektu bat da. Haren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira. Horretarako, nazioarteko topaketa batzuk izaten ari dira, bakoitza hamarkada batean ardaztuta.

Orain arte hiru topaketa egin dira. Lehena, 2016. urtean, Hitzaurrearen formatuan; eta beste biak, 2017. eta 2019. urteetan, 1977. eta 1987. urteen arteko eta 1997. urteen arteko hamarkadei eskainiak, hurrenez hurren. 2020ko topaketa urriaren 21 eta 22an izango da, eta aurrez aurre edo online parte hartzeko aukera izango da. Topaketa honek 1997-2007 hamarkadako kasuak aztertuko ditu. Sinposioaren aurretik tailer bat egingo da, sinposioko edukiekin zerikusia duten materialak lantzeko.

Gonbidatutako txostengileez gain, lau komunikazio aurkeztuko dira, hain zuzen, uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean aurkezten direnen artean aukeratutakoak. Komunikazioak bidaltzeko deialdia uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean irekiko da. Azkuna Zentroak, Bulegoa z/b-k eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak osatutako batzordeak jasotako laburpenak berrikusiko eta hautatuko ditu.

Topaketaren aurretik tailer bat egingo da. Tailerrean sinposioaren edukiekin zerikusia duten materialak landuko dira. Urriaren 6an, 7an, 13an eta 14an egingo da eta Peio Aguirrek saio bat koordinatuko du.

Gonbidatuak: Yaiza Hernández, Lisette Lagnado, Maria Lind, Ruth Noack, Azucena Vieites eta WHW.

LAUGARREN TOPAKETA (1997-2007)
Erakusketa espazio fisiko jakin batean bildutako objektu-multzoa da. Bisitatzen duenak bera dagoen espazio-denborazko esparru bera betetzen duten formekin eta artefaktuekin egiten du topo. Egoera horrek aukera ematen dio ikusleari espazioan barrena ibiltzeko eta ibilbideak marrazteko, bere gorputzaren eta objektu horien arteko topaketa zuzenean bitartekari aritzeko.

Espazio-denborazko esparru horretatik bertatik hedatzeko eta gainezka egiteko aukera ematen duen gailua ere bada erakusketa. Laugarren topaketa honek aztergai dituen urteak bat datoz teknologia digitalak garatzeko, globalizazio-prozesua bizkortzeko, eta, orobat, horiek artearen testuinguruan eragiteko funtsezkoa izan zen une batekin. Erakusketa-gailuaren potentziala praktikan jartzeko urteak ere badira. Normaltasun Berriaren testuinguruan egingo den laugarren topaketa honetan, praktikan jartze horietako batzuk aurkeztuko dira. Adibide horietan, erakusketa tresna kritiko gisa agertzen da, gurutzatzeko eta elkargune publiko bat sortzeko helburua duen makina diskurtsibo gisa.

CALL FOR PAPERS:
Komunikazioen jakinarazpenak azkunazentroa@azkunazentroa.eus e-postara bidali behar dira, dokumentu hauekin batera:

– Datu pertsonalak.
– Curriculum laburtua (gehienez, orrialde bat).
– Proposatutako komunikazioaren laburpena (gehienez, 1.000 hitz).

DATAK:
– Proposamenak bidaltzea: uztailaren 15etik irailaren 1a arte.
– Onartutako proposamenak argitaratzea: irailak 7a.
– Irailaren 18ra arte: komunikazioen bidalketa osoa.
– Irailaren 21a: komunikazioen ebaluazioa.
– Urriaren 5era arte: komunikazioen berrikuspena eta aldaketak.

www.azkunazentroa.eus