Zinema_Ilegala

Zinema_Ilegalean, gure gustu ezkutuak partekatzen ditugu espazio diskurtsibo eta sozial batean. Filmen proposamenak jaso, eta Bulegoa z/b-n proiektatzen ditugu, eta, gero, solasaldi bat izaten da ikusleen artean. Elkarrizketa horien bidez, arretaz erreparatzen diegu begirada transgresoreei, nahitaezko bilaketa kontrakultural batetik sortuak baitira.

Proposamen bat egiteko, edonork proposatu dezake nahi duen ikus-entzunezko materiala, betiere bere sorkuntza ez bada. Hala ere, modu performatikoan esku har daiteke saioetan, ohiko ikustaldiaren mugak gaindituz. Zulatu nahi ditugu ezkutuan aurkitzen ditugun harribitxiak, plataforma arraroren batean induskatuak eta disko gogorrean gordeak, eta gozatu pentsatzeari utzi gabe begiztan ikusi ditugunaz.

Era berean, zinema minoritarioa hartzen dugun ardatz. Logika komertzial batetik desbideratzen diren eta, oro har, mendebaldeko kanon instituzionalizatua erditik mugitzen duten egileak. Bulegoa z/b-ko proiekzioen “ilegaltasuna” satirikoki uler daiteke, mugen gurutzatze gisa. Zinema desberdinak biltzen ditu, sailkapen erregional, estilistiko edo pedagogikoa eragozteko.

Zinema_Ilegala 2007an jaio zen Belgradon, Teoria Ibiltaria (TkH) plataformako kide Marta Popivodaren ekimenez, autoirakaskuntza komunitarioko modu gisa. Gero, 2008. eta 2009. urte bitartean, edizio bereziak egin ziren Zagreben eta Istanbulen, eta 2010ean TkH plataformak beste Zinema_Ilegal bat sustatu zuen Parisko Les Laboratoires d’Aubervilliers-en. Urte berean Marta Popivoda Bulegoa z/b bisitatu zuen Zinema_Ilegala aurkezteko. Harrezkero, Bilbon ere egiten da programa. Aurretik, Jorge Núñez, Cristian Villaviciencio, Leire San Martin, Marion Cruza Le Bihan, Ainara Elgoibar, Pablo Marte, Aizpea de Atxa, Akane Saraivarekin batera, Akane Saraiva eta Julia Martosek koordinatu dituzte Zinema_ilegaleko saioak orain arte.

Gaur egun, Marina Massiddak egiten du lan hori. Film bat edo ikus-entzunezko material bat proposatu nahi baduzu, jar zaitez Marinarekin harremanetan, mezu bat bidaliz helbide elektroniko hauetara: bulegoa@bulegoa.org marinamassiddaserra@gmail.com.