Posts Viendo los archivos del año: "2012"

Juan Guardiolak proposatutako pelikularen proiekzioa eta ondoren, eztabaida. Proiekzioa: EBOLUSYON NG ISANG PAMILYANG PILIPINO (2005, Lav Diaz, zuri-beltzean, 634 min.)* *Pelikulak 10 orduko iraupena duenez, zenbait pausaldi egingo dira. Proiekzioa goizeko 3rak baino lehenago amaitzekoa da. Bederatzi urtetan filmatutako Familia filipinar baten bilakaera izeneko lanean, 1971. eta 1987. urteen arteko denboraldia agertzen da, eta…(Gehiago irakurri)

XX. mendearen hasieratik, etxebizitza eraikitzea izan da proiektu modernoaren ardatz nagusietako bat, zehazki, norbanakoen bizitza eraldatzeko eta arautzeko xedea duen proiektuarena. Mugimendu modernoaren katalogo estandarizatuari jarraiki, etxebizitza berria orokortzean erabili diren forma horiek era askotako testuinguruetan ezarri dira, denbora- eta geografia-testuinguru desberdinetan. Era berean, izaera demokratikoa izan du. Ildo horretan, etxebizitza izateko eskubidea barne…(Gehiago irakurri)

Cristian Villavicenciok proposatutako pelikularen proiekzioa eta ondoren, eztabaida. Proiekzioa: Zidane: A 21st Century Portrait (2006, Douglas Gordon – Philippe Parreno). Zinedine Zidane futbolariaren argazkia, Real Madrid eta Villareal CF taldeen arteko partidan sinkronizatutako 17 kameren bidez egina. Cristian Villavicencio (Quito, 1984). Artista hau ikerketa egiten ari da, gaur egungo ikus-entzunezkoen arloan irudikatzeko dauden estrategia ugariei…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak irakurketa-taldeen jarduera berri bat abiarazi nahi du OHOko ikerketa-ildoaren esparruan. Irakurketa-saioen bidez, helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, pentsamendu garaikidearen oinarrian dauden testuak berrikustea, eta, bestetik, molde berriekin saiakuntzak egitea taldeko irakurketaren bidez esanahia sortzeko. Talde bakoitzak parte-hartzaileen konpromisoa beharko du, eta, hortaz, parte-hartzaileek irakurketak egin…(Gehiago irakurri)

Otsailaren 24an, Xavier Le Royk Retrospectiva (Atzera begirakoa) izeneko erakusketa inauguratuko du Bartzelonako Fundació Tàpiesen. Bertan, atzera begirako kontzeptua ekoizteko modu gisa agertzen da, artista gisa izan duen ibilbidea antolatzeko modu bat bezala azaldu ordez. Otsailaren 25ean, Xavier Le Royk “formaz” ematen duen definizioa entzun ahal izango da Bulegoa z/b ekimenaren eskutik, Bat…(Gehiago irakurri)

10:30-etatik 13:00-tara. Ziurrena, aktore-sarearen teoria da azken hiru hamarkadetan eragin akademiko gehien izan duen proposamen soziologikoa. Alde batetik, ikusten dugunez, gizarte-zientzien arloan onarpen gehien izan duen paradigma soziologikoa da bera. Hala, bada, adierazle bibliometriko guztietan, Bruno Latour edo Michel Callon bezalako egileak agertzen dira, Giza Zientzien esparruan gehien aipatutako…(Gehiago irakurri)

Itxuraz, arteak eta gizarte-pentsamenduak arlo desberdinetan eta logika kontraesankorrekin jarduten dute. Zabal onartuta dagoen topikoaren arabera, arlo horietako bakoitzak bere arrazionaltasuna eta errealitatea kontzeptualizatzeko adierazpidea aurkitu ditu. Hala ere, harremanen eta loturen historia luzea dago arlo horien artean. Hala, gizarteko pentsalarien inspirazio-iturria izan diren literaturako adibideak aurkitu ahal ditugu, eta aztertzeko kezkak artearen…(Gehiago irakurri)