Posts Viendo los archivos del año: "2011"

Club Le Larraskitok proposatutako bideoak proiektatuko dira, eta gero hizketaldia izango da. La coquille et le clergyman (Antonin Artaud) lanaren egokitzapen garbiak. Club Le Larraskito Bilboko Errekalde auzoan dago. Lanerako eta zabalkunderako gune honetan, musika arrotzak lantzen dira gehienbat, baina beste kontu batzuk baztertu gabe. 2008. urtetik aurrera, kontzertuak, inprobisazioko bilerak, proiekzioak eta tailerrak antolatu…(Gehiago irakurri)

1965. urtean, Palestinaren Askapenerako Erakundeak, bere programa politikoaren barruan, iraultzari eta borroka armatuari ekin zion, Palestina okupaziotik askatze aldera. Erbesteratutako gobernu baten gisa egituratu zen erakundea, atal betearazle eta legegileekin, konstituzioarekin, goi-agintariekin, eta buruzagi militar eta zibilekin. 1970ean, Ammanetik (Jordania) Beirutera (Libano) eraman zituzten goi-agintaritza eta instituzioen egoitza. Palestinaren Askapenerako Erakundearen, eta bere…(Gehiago irakurri)

Ander Lauzirikak proposatutako hainbat zati proiektatuko dira, eta gero hizketaldia izango da. Proiekzioa: Passing strange (2009, Spike Lee) + Dogville (2003, Lars Von Trier).   Ander Lauzirika Basaguren, artista; bere tresnarik ohikoena: argazki-makina. Argazkigintzako eskolak ematen ditu Bilbon, Udalak antolatutako ikastaroetan. Fuerza Vital zinemagintzako aldizkariko lankidea da…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak gonbit egin die lau egileri, testu bat presta dezaten eta Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez obra aurkezteko baliatzen den “Bat, bi, hiru, lau horma” gailu eszenikoan irakur dezaten; eta Peter Friedl da lau egile horietako bat. Proiektua berariaz ekoitzi du Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko “Egonaldiak. Artium Bildumaren…(Gehiago irakurri)

Juan Guardiolak proposatutako pelikularen proiekzioa eta ondoren, eztabaida. Proiekzioa: “Mababangong bangungot / Lurrindutako amesgaiztoa” (1977, Kidlat Tahimik) 16 mm / Kolorea / Soinua / 95 min. Kidlat Tahimik hitzek “argi lasaia edo isila” esan nahi dute tagaloz. Horrez gain, Asiako hego-ekialdeko zinemagintza esperimentaleko pertsonaia mitikoa den Eric de Guia artistaren goitizena da. Zinemagintza-arloan ia prestakuntzarik…(Gehiago irakurri)

Azaltzea, adieraztea, baieztatzea… geure diskurtsoan murgilduta gaudenez, sarritan ahaztu egiten gara entzutea bezalako kontu soil batez. Izenburu honen azpian, bideo-multzo bat aurkezten dugu, arreta jartzeko, entzuteko, hautemateko eta kasu egiteko. Dokumentu hauetan, hausnarketa egiten da nazioaren ideiaz, eta kultura arteko leku-aldatze eta sorkuntzarako laborategi gisa interpretatzen da. Era berean, bideoak ikusiz, hausnarketa egin…(Gehiago irakurri)

Etxekoa eta publikoa dena eremu bereizi gisa asmatu eta proiektatuta daude. Erretorika partekatuetan, etxea loturarik ezaren gune despolitizatu gisa eraiki da. Gune publikoa, berriz, neutraltasunaren eta nahitasunik ezaren gune gisa dago eraikita. Berrikuntza Politikorako Bulegoak etnografia zabala prestatu du etxekoa denari buruz, eta horrek aukera ematen digu eguneroko antolakuntzak gune gisa berriz egituratzeko, eta gune…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b-ren lehen urteurren ospakizun jaia. Miren Arenzanak, Gorka Eizagirrek eta Xabier Salaberriak lokalarako espreski egindako hiru behin-betiko instalazioen aurkezpena eta ondoren pintxoak, edariak eta honako musika jardunak: 19:30. Combo vocal Bilbo Musika Eskola ( http://www.bilbaomusika.net ) 20:00. Colombina’s ( http://vimeo.com/25448167 ) 20:30. Estanis Comella ( http…(Gehiago irakurri)

Nofuinidieike (harria jaten duena) Itzultzea nahastea ere bada, bi adierako hitzak egitea eta eraikitzea. Norberari buruz hitz egitea, aurrez finkatutako era urrun batean hitzak antolatuz. Testu(inguru) zehatz batean edukia proiektatzeko baliatu daitezkeen espazioak (ertzak edo arrakalak) aurkitzea, zentzua apur bat desbideratuz, esan genezakeenaz jabetzeko eta gure hitz egiteko moldera egokitzeko. Halako leuntasun bat behar…(Gehiago irakurri)