MARRAZKETA-TAILERRA RAÚL DOMÍNGUEZEKIN

by

DATAK: 2022ko martxoaren 7, 10, 14 eta 17
ORDUTEGIA: 16:00-19:00
HELBIDEA: Zamakola kalea, behea

Raúl Domínguezek gidatutako marrazketa-tailerra Urak dakar-en jardueren artean dago. Urak dakar Space is The Place/The Place is Space programaren 2022-2023ko edizioaren izenburua da. Programaren helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, edota egoerak sortu, bizitzeko moduak iradoki eta espazioa sortzeko. Aldizkako topaketen bidez egituratuta, hainbat forma hartzen ditu, hala nola tailerrak, aurkezpenak, irakurketa-saioak, ibilaldiak, lurraldearen gaineko ekintzak eta hainbat arte-ekoizpen.

MARRAZKETA-TAILERRA RAÚL DOMÍNGUEZEKIN
Marrazten hasi aurretik isiltasun bat dago zeinarekin eguneroko inertziatik ateratzen garen.

Marrazteak dakar beste bizitza-denbora batean sartzea, non presente egon behar den eta gorputzarekin inplikatuta. Irudia bizi, pasiboki jaso beharrean.

Gauzekin benetan elkartu ahal izateko beharrezkoa da aukeraren espazio bat sortzea, non modua egongo den noizbait dena hankaz gora egon dadin. Ikusitakoa eta jakindakoa krisian jarri. Zentzugabekeriara joan eta itzuli.

Marrazteak aukera ematen du berrantolatzeko, lekuz mugitzen ditu gauzak, ideiak. Begirada zuzen bat, arreta bera jartzen duena hala lehenbizikoan begi-bistakoa den horretan, nola oharkabean doan horretan, batzuetan begi-bistakoegia izateagatik. Marraztea berriz begiratzea da. Beste leku batetik beste distantzia batera.

Tailer honek proposatzen du marrazketan barneratzea norberaren atetik. Zuzeneko esperientziaren bidez eta ilusioari eta jakin-minari bizirik eutsiz.

Marrazketa mundu guztiarentzat da. Alde batera utziko dugu marrazketaren ideia hori, ikusgaiaren itxura islatzeko edo aurrez irudikatutako irudi mentalari forma emateko ikasi behar den trebetasun gisa hartzen duena. Dagoeneko badakigun zerbait egiaztatzeko marraztu beharrean, aurkitzeko bizi-prozesu gisa egingo dugu, ziurtzat jotzen dugunarekin harritzeko.

Marrazketaren inertziak eta konbentzioak saihesten saiatzen diren ariketa batzuen bidez, aukera izango dugu gure eta gure nahien azpitik agertu nahi duen irudi bat garatzeko. Denbora izango dugu pentsatzeko irudiekin dugun harremanean, eta haien bizipenaren bidez nola alda daitekeen errealitatea eta bertan dugun lekua ulertzeko modua.

Tailerrean honako hauek parte hartu dute: Txabi Angulo, Pedro Canive, Conchi Carazo, Jesús Cardaño, Teo Delgado, Maribel Ochoa de Alda, Marga Parriel, Feli Ruiz Díez, Edurne Sagarna, Jaime Val Sáez, Javier Vicario.

Raúl Domínguez (Barakaldo, 1984) artista da. Marrazketan oinarritzen du bere lana. Gaur egun, ilustrazio zientifikoarekin, diseinuarekin eta irakaskuntzarekin uztartzen du lan artistikoa. Azken erakusketen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Palabra de conejo, Carreras Múgica Galeria (Bilbo); Es ir a Galería Pelaires (Palma de Mallorca); Ambergris, Carbones Lorences (Madril); Re-Ilustrazioa (Ángela Palaciosekin batera), Oier Etxeberriak komisariatua Cristina Enea Fundazioan (Donostia-San Sebastián); First thought best, Peio Aguirrek, Beatriz Herráezek eta Itziar Okarizek komisariatua ARTIUMen (Vitoria-Gasteiz); Gabinete Abstracto, rekalde aretoa (Bilbo); eta Otzan (kolektiboa), Galería Elba Benítez (Madril).

Urak dakar programak Eusko Jaurlaritza, Bizkaia Foru Aldundia eta Zinebi jaialdiaren babesa jaso du.