Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 98. SAIOA
by
Estéfana Román Matesanz eta Camilo Tononek proposatutako The Nine-Colored Deer eta ¿Dónde está la casa de mi amigo? filmen proiekzioa, eta ondoren solasaldia.
The Nine-Colored Deer (Qian Jiajun, Dai Tielang, 1981, 30’)
Hemen natura bestelakoa da, objektu beltz opako bat zerrenda zuri batekin; katilu bat izan liteke, garroengatik ez balitz, horiek, gorputz-adar gisa, fruitu bilakatzen baitute.
Gizon bat itsasertzera hurbildu da.
Orein zuri batek, bederatzi kolorekoa omen denak, adar bati eusten dio; bertan, zazpi erle eta inurriren bat.
Mendiak tantaka ari dira une batez, hain zuzen, hiru segundoz.
Gizonarekin ez da ezer gertatzen, hanka uretan sartzen duen arte.
Sugea saskitik atera eta sartzen da; gero, ez dugu gehiago ikusiko.
¿Dónde está la casa de mi amigo? (Non dago nire lagunaren etxea?) (Abbas Kiarostami, 1987, 83’)
Iranen, itxuraz, dena dago ondoan, mendi bat zeharkatuta, oso mantso edo korrika, zer-nolako presa duzun. Filmean, erantzukizunak ezartzen ditu jokoaren arauak; adiskidetasuna eta enpatia ere agertzen dira istorioan.
Hartualdien geldotasunak konplexutasuna ematen dio agerlekuaren alde piktorikoari. Istorioa, une oro agertuta ere, bere baitan biltzen da, etxeen artean eta egunaren ilunabarrean.
Iraunkortasuna oroz gainetik, ez dago zerurik neke gaberik.
Estéfana Román Matesanz (2000), 37 eta erdiko zenbakiko oinetakoak, 36 neurriko galtzak, ile marroi iluna, begi beltzak eta oreztak.
Camilo Tonon (1997), begi marroiak, 42 zenbakiko oinetakoak, 30 neurriko galtzak, ile marroia eta begi ilunak betaurrekoekin.
Batzuetan elkarrekin lan egiten dugu eta antzeko gustuak eta kidetasunak izaten ditugu gehienetan.