MARION CRUZA LE BIHAN eta AITOR IZAGIRRE: IBILBIDEA HEMENDIK: TAILER / ESPLORAZIOA KOLEKTIBOA

by

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Bidaldia, bideoa. Pantaila-irudia

  • Jarraibideak hemendik. Tailerra / Talde araketa. Kartelak

  • Tailer-saioa Durañona fundazioaren lokaletan

  • Tailer-saioa Durañona fundazioaren lokaletan

Marion Cruza Le Bihan-ek eta Aitor Izagirrek gidatutako tailerra/esplorazioa Space is the Place / The Place is Space-ren 2022-2023ko Urak dakar edizioko jardueren artean dago. Programaren helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, edota egoerak sortu, bizitzeko moduak irudikatu eta espazioa sortzeko. Aldizkako topaketen bidez egituratuta dago, eta hainbat forma hartzen ditu, hala nola tailerrak, aurkezpenak, irakurketa-saioak, ibilaldiak, lurraldearen gaineko ekintzak eta hainbat arte-ekoizpen.

IBILBIDEA HEMENDIK: TAILER / ESPLORAZIOA KOLEKTIBOA 43.29895, – 3.01315 AZPIEREMUAN, TRAPAGARAN, BIZKAIA 

“Modako bizitegi-kaleak apopilo-etxeen barrutiaren erdigunea dira orain; apopilo-etxeak auzo-etxe bihurtu dira; auzo-etxeak zirenak estudio eta denda gisa erabiltzen dira orain. Talde bat bestearen ondoren; modaren mundua altzariz hornitutako gelena da orain, eta mundu horretara behe-auzoetako biztanle zarpailtsuak iritsi dira. Irlandako Kilgubbin Suediako Smoky Hollow bihurtu da; Suediako Smoky Hollow, berriz, Sizilia Txikia; eta, orain, Sizilia Txikia auzo beltz bilakatuko da.”

(Zorbaugh, 1929)

Trapagaranen, Juncal eta San Bizenteko errepideak 43.29895, -3,01315 koordenatuetan gurutzatzen dira. Puntu hori funtsezkoa da egiten ari garen filmean. 2022ko ekainaren 28an eta 30ean eta uztailaren 3an eta 5ean, Durañona fundazioaren lokaletan bildu ginen lehenik, udaletxeko etxabean, eta, gero, eremuan bertan mugitu ginen, hainbat posiziotatik. Elkartu ginen hainbat gai hizpide izateko: falta dena, izan litekeena eta ez dena, dena eta izan dadin nahi ez dena; gogoratu, zeharkatu eta irudikatzeko paisaia hau eta dituen atmosfera ugariak. Denok geunden nolabait interesatuta Meatzaldean eta Bilboko Ezkerraldean, baita agertoki nahasi horretan izaten diren eraldaketetan ere.

43.29895, -3,01315 eremua moketaren izkina bezalakoa da, azken hamarkadetan erreprimitutako soberakin-piloek gainezka egiten baitute bertatik. Interesgarria iruditzen zaigu, oraingo industria-aurrien eta -jardueren gainean irakurketak egin baitaitezke Bizkaiko iragan eta etorkizun ekonomiko eta sozialari buruz: meatzaritza- eta industria-jarduerako langile-mugimenduaren jatorritik hasi, eta mugimendu hori desegin arte, GAFA (Google, Amazon, Facebook, Apple) izenekoen aroko atomizazio sozialaren ondorioz.

Lanerako materialak mahai gainean jarri; planoak, argazkiak, prentsa-artikuluak, mapak, bideo-sekuentzia bat. Zenbait kontzeptu landu, hala nola “soinu-paisaia” edo “psikogeografia hirigintzaren zientzia-fikzio gisa ulertuta”. Elkarrekin atera grabatzera eta eremuan ibiltzera. Uren irteera, araztegia. Elektrizitatea elikatzeko sarea, altzairu-fabrikak eta aparkalekuak. Mineralaren garraioa. Amazonen furgonetak. 1900ean abandonatutako ingeniaritza-obra bat. Su emandako ikastun-eskola bat. Posizio zehatzen gainean, paisaia baten neurria har daiteke. Hura berriro arakatu eta bideo- eta soinu-harguneetan erregistratu. Oinekin, begiekin, belarriekin eta ahoarekin pentsatu.

Honako hauek parte hartu dute tailerrean: Charo, Miguel, Oihana, Justo, Rafa, Joseba, Hugo, Jugatx, Israel, Ula, Yeray, Eider, Terri, Alvaro, Ibon, Silvia, Pablo, Miren, Aitor, Begoña, Marce, Aitor eta Marion.

Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirre artistak eta irakasleak dira. 2013. urtetik, hainbat proiektutan aritu dira lankidetzan, besteak beste, Pablo Marterekin batera komisariatu zuten Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión erakusketan (Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia, 2016). Marionek praktikatik abiatuta ikertzen ditu filmak imajinatzeko moduak eta “eszenen” eraikuntza. Horrek barnean hartzen ditu bideo eta fotografiako lanak, elkarrizketen idazketa, performanceak, marrazkiak eta instalazioak. Aitorrek filosofia ikasi zuen Donostian, eta urte askotan parte hartu du musika esperimentaleko euskal eszenan. Testuak argitaratu ditu zenbait fanzine eta aldizkaritan. Gaur egun, paisaiaren espazioa eta espazioaren paisaia nola edo hala jorratzen dituzten filmetan egiten du lan.

Urak dakar proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zinebi jaialdiaren laguntza du.