MATERIAL VOICES 5: SILVIA CALDERONI + ILENIA CALEO, JANA JAN + MYRIAM RZM

by

  • Silvia Calderoni, Ilenia Caleo: KISS. Argazkia: Claudia Borgia.

  • Jana Jan eta Myriam Rzm, 2022ko martxoaren 8an izandako Material Voices 5en aurreko ekintzan. Argazkia: Oihane Mcguinness Armendariz.

Material Voices. Erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren bosgarren saioa Silvia Calderoni, Ilenia Caleo, Jana Jan eta Myriam Rzm-rekin.

Material Voices saio honetan, Silvia Calderoni eta Ilenia Caleo gonbidatu ditugu SO IT IS aurkeztera.

So IT IS proposamen nomada bat da, eta Bilboko geldialdian Jana Jan eta Myriam Rzm-ren ekarpena izango du: GorputZarata Incorporarumori.

Material Voices. Erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren helburua da ikerketa bat egitea emakumeek hirurogeiko hamarkadatik gaur egunera arte egindako praktika kuratorialari buruz. Elkarrizketa erabiltzen du ikerketa-tresna gisa, eta ahotsen, erakusketen eta artelanen materialtasunaren potentziala aztertzen du, baita haien artean sortzen diren gurutzaketena ere.

GAUEZ ZULOAK EGITEA: SILVIA CALDERONI + ILENIA CALEO
Gauza korapilatu batzuk kontatu nahi ditugu, praktika performatiboen eta ikerketa alderraien artean daudenak: batzuen motorra gara, beste batzuen alde aktiboa gara, beste batzuen ikusleak gara; nolanahi ere, beti gara konplize, eta beti ari gara esperimentatzen beste batzuekin batera. Hasteko, pandemian izan genuen jarduera artistikoa azaldu nahi dugu, gero So It Is proiektu alderraia bihurtua, eta Italiako mugimendu transfeminista, baita sarri ibiltzen garen testuinguru artistikoan aktibatu dituen galdera- eta aktibismo-mota ere. Jarraituko dugu 2010eko hamarkadako Italiako kultura-okupazioekin (Teatro Valle, Macao eta beste batzuk), arte eszenikoetako artisten eta langileen borroken mapa eragabe baten barruan, laurogeita hamarreko hamarkadan hasi eta pandemia betean Erromako Globe Theatre okupatu zen arte. Horrela, behako bat emango diogu performanceak espazio publikoa sortzeko eta berridazteko duen moduari; eta bizitzen eta queer artxiboen iragankortasunari buruzko ikerketari –afektiboari, maitasunezkoari–, zeina espektroei dei egitea ere baden, baina elkarrekin festa bat egiteko.

Irudiak, maiztasunak eta soinu-zatiak bilduz egin nahi dugu: hitza hartu –ahotsa eman–, forma hartu. Gaueko bilketa bat izatea nahi dugu, orduan zabaltzen baitira loreak astiro.

SO IT IS

SO IT IS_# espazio publikoaren infestazio-keinu bat da. Gorputzek espaziotik materialki desagertuta eman duten denbora luzean, keinu hori gorputzaren bidez egiten da, urrutitik bada ere.

SO IT IS inspiratu zuen ekintza nagusia Bolonian sortu zen 2020an, CHEAP Street Poster Art Festival-ek diseinatu eta komisariatutako La lotta è fica arte publikoko proiektuaren barruan. Orain ugaldu eta aldatzen da, beste gorputz batzuen bidez eta beste leku batzuetan.

Hilabete hauetan, beste artista eta performer batzuei proposatu diegu galdera bati erantzuteko, praktika bati atxikitzeko eta iruditeria iragarrezin bat eraikitzeko gorputzak izan daitezkeen eta egin dezaketenari buruz.

Ekintza nagusi bat, gorputza, hiria, zeinua, irudimena aldatuz ugaltzen dena: fantasia bat, bakoitzaren gorputzean, modu desberdinean eta testuinguru desberdinetan inprimatzen dena, bere gorputz biluziaren tamaina errealeko kartel bat irudikatuz. Espazioa betetzen.

GORPUTZARATA INCORPORARUMORI: JANA JAN, MYRIAM RZM

Gorputzak zarataka. Gorputzak mugimenduan. Soinu-ekintza,adierazteko bide gisa eta erraien, barne-gorputzaren exoforma modura. Zarataren bidez gorputz-egoerak diluitzea. InprobisAkzioa. GorputZarata. Desitxuratu aldatu eratorri eraldatu praktika eta egite gisa. Adierazten duen eta adierazia den desio gisa. Aldatuak izateko egoerak zeharkatzea, konbentzio hegemonikoetatik haratago, soinu-praktika askeen bidez. Zarata eta abstrakzioa elementu alkimiko gisa bilaketa ireki batean. Desira atabiko hibridatzaileak. Norberaren gorputz imajinarioa izatea eta adieraztea, gure jatorrizko esentziekin lotuta, aniztasun eta aukera ugari duten izaki bizidun gisa.

BIOGRAFIAK:

Silvia Calderoni aktore eta performerra Monica Francia koreografoarekin eta Teatro della Valdoca konpainiarekin prestatu zen. 2006az geroztik, Motus konpainiako kidea da eta aktore-lan hauek egin ditu: Rumore Rosa, A place, ICS – racconti crudeli della giovinezza, Crac, Let the sunshine in, Too-late, Iovadovia, Tre atti pubblici, Alexis. Una tragedia greca, nella tempesta, Caliban Cannibal, King Arthur, Tutto brucia; Italiako eta nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztutako piezak. The Plot is the Revolution laneko protagonista da, Living Theatre-ren sortzaile ospetsuarekin Judith Malinarekin batera. 2015etik, MDLSX soloa interpretatzen du, eta haren dramaturgiaren egilea da Daniela Nicolórekin batera. 2022an, berriz igo zen agertokietara Valdoca konpainiarekin, Enigma. Requiem per Pinocchio lana antzezteko. 2009an, 30 urtetik beherako emakumezko aktore onenari emandako Ubu saria jaso zuen. Davide Manulik zuzendutako La leggenda di Kaspar Hauser (2012) kultuzko filmean parte hartu du –Kasparren papera antzezten–, baita Jonathan Nossiter-en Last Words (2020) lanean, Matteo Rovere-ren Sky TV Romolus telesailean eta Andrea De Sicaren Non mi uccidere (2021) lanean ere.

Ilenia Caleo performer, aktibista eta ikertzailea da. 2000tik, arte eszenikoetako aktore, performer eta antzerkigile gisa lan egiten du, eta hainbat konpainia eta zuzendarirekin lan egin du. Filosofo gisa hezia, hauek dira bere interesak: gorpuztasuna, epistemologia feministak, esperimentazioa arte performatiboetan, instituzio berriak eta lan kulturalerako moduak. Veneziako IUAVeko ikertzailea da, eta Università degli Studi

Roma Tre-ko genero-ikasketa eta -politiketako masterreko arte-moduluaren koordinatzailea era bai. Ikerketa-talde honekin kolaboratzen du: “INCOMMON. In praise of community. Shared creativity in arts and politics in Italy (1959-1979)”, ERC Starting Grant. Performance, materia, affetti. Una cartografia femminista (Bulzoni ed., 2021) liburuaren egilea eta In fiamme. La performance nello spazio delle lotte 1967/1979 (b-r-u-n-o, 2021) liburuaren koeditorea da. Aktibista Valle Occupato Antzokian eta komunen eta mugimenduetan eta mugimendu queer-feministetan, zentro sozial kontrakulturaletan prestatu zen politikoki eta artistikoki.

Calderonik eta Caleok 2012an ezagutu zuten elkar, Valle Occupato Antzokian, Motus konpainiaren Animale político project proiektuan. Motus-en nella tempestan parte hartu dute, eta azken urteotan egonaldi artistikoak egin dituzte eta ikerketa-tailer ireki eta ibiltariak landu dituzte. 2018an, Biennale College Teatroko tailer batean oinarrituta, KISS garatu zuten. 2018tik, eskolak ematen dituzte Veneziako IUAVeko arte bisualen tailerrean. Hong Kongeko Queering Platform-erako SO IT IS proiektu nomada asmatu zuten. 2021ean, Italian Council-en bederatzigarren edizioko saria jaso zuen Flu水o proiektu kolektibo eta transdiziplinarraren parte izan ziren. 2022an, beren azken performance-pieza aurkeztu dute: The present is not enough.

Proiektu artistikoez gain, egia esan, denetarik partekatzen dute.

Paola Granato arte eszenikoetan aditua, ikertzaile independentea eta antzerkigilea da. Gaur egun Mattatoio di Roma – Azienda Speciale Palaexpo-rekin kolaboratzen du, Prender-si cura ikerketa eta ekoizpen artistikoko egonaldien programan, dramaturgo gisa, baita hainbat proiektu artistikorekin ere, idazketa, antolaketa eta komisariotza uztartuta. Hainbat jaialdi eta instituzio artistikorekin lan egin du, hala nola Santarcangelo-ko Jaialdiarekin.

Itziar Markiegi a.k.a. Jana Jan. Diziplina arteko artista, marrazkilaria, zaratazalea eta performerra da, eta lankidetza grafikoak eta soinuzkoak eta inprobisazioak egiten ditu hainbat artistarekin. Baba-Llaga, AM, Magmadam, Zørra, FFFist eta Grutal-en sortzailekidea, eta Leun Dura eta Emankore-ren parte ere bada. Jaialdi eta espazio hauetan parte hartu du, instalazio interaktiboak eta soinu-performanceak sortuz: Ertz (Bera), Zarata Fest (Madril-Bilbo), MEM, Proklama, In-Sonora Nazioarteko Erakusketa (Madril), BET (Bergara), Women in experimental, FemTek, Larraskitu (Bilbo), STWST 48×2 (Linz), Matadeixe (Azkoitia), Bruital Furore (MS Stubnitz- Hamburg), Multiversal (Berlin) eta MEFSST. Soinuaren sorkuntza eta manipulazioa, metaketa eta feedbacka aztertzen ditu, inprobisazioaren bidez eta errorea sormenez erabiliz, Sintes DIY eta gorputza sorgailu aktibo gisa baliatuz.

https://janajan.bandcamp.com/
https://janajan.tumblr.com/
https://soundcloud.com/itziar-markiegi

Myriam Rzm (Dima/Bilbo). Sortzailea, performerra eta soinu-esperimentatzailea. Esperimentazioarekin eta soinu-performancearekin dudan praktika garatu da Gora Japon (2005-2013) bikoteko osagai gisa, Magmadam (2014-2017) bikote ireki esperimentalarekin eta diziplinaz gaindiko kolaborazioen bidez, esperimentazio musikalaren eta performancearen testuinguru zabalean. 2018az geroztik, zuzeneko bat garatu dut DIY-DIT soinu-tresna autofabrikatuekin, nire kezka eszenikoetara egokituta, gorputzari egokituta, fx eta feedback-arekin, mugimenduan dagoen gorputzarekiko ekintzan/elkarrekintzan. Ruido Proto_ritual.

https://myriamrzm.bandcamp.com/
https://eclecticreactionsrecords.bandcamp.com/album/er033-myriam-rzm-myriam-rzm
https://sonaraccionesylugares.bandcamp.com/
https://vimeo.com/284753336
https://abymenabar.bandcamp.com/
https://soundcloud.com/user-922682843-370415887
https://crystalmine.bandcamp.com/album/aizu