Posts Viendo los archivos del año: "2023"

Mònica Planesen aurkezpena, Bulegoa z/b-ko egonaldiaren hasieran, eta hiru saioko tailerrean parte hartzeko deialdia. 2022ko egonaldien deialdian, bere proposamena hautatu zuen epaimahaiak, Hacia con el brazo (MURO) izenekoa, Sara Cattin-en Maintenance of What? A place, a thing, an idea. Part III proposamenarekin batera. Epaimahaia Isabel de Naveránek (ikerlaria, kuradorea, editorea…(Gehiago irakurri)

Ostirala, 2023ko ekainaren 23a, 20:00etatik – 22:00etara Udako solstizioa Bilboko Solokoetxe Bulegoa z/b eta La Taller ekimenek eta auzoko hainbat gunek 2015etik egiten duten ospakizun bateratua da. LESBOTERRORISMOA ETA NESKALAGUNAK* Lesboterrorismoak gonbit egiten digu inpostura-modu berriak eraikitzera oinordetzan jaso dugunarekiko: biltzen gara gure bizimoduetara egokitzen ez diren ohiturak hausteko. Balio gehiago ematen…(Gehiago irakurri)

Ander Amurizak proposatutako 開高健の モンゴル大紀行 filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Ez dut hemen filmaren sinopsia idatzi nahi, aurkitutako gauza modura gustatzen baitzait, jarraibideen eskulibururik gabe. Hasiera batean, bideo hau jarri nahi izan dut, aukera ematen duelako bizitza sar dadin agertzen denean, eta ez haren irudikapen bat. Bizitza, hau da, eraikitakoa desegitean agertzen dena. Filma proiektatzea…(Gehiago irakurri)

  • “A Song of Air” (Merilee Bennett, 1987)

  • “Sink or Swim” (Su Friedrich, 1990)

  • “El caso Padilla” (Paul Giroud, 2022)

  • Las Synergys

Argia proiektatzea espazio gisa aurkezten da, artxibo filmikoekin egiten den lanari buruz gogoeta egiteko eta hausnartzeko, zenbait ikerketa-kasuren bidez. Topaketak material-mota batean murgiltzea proposatzen du, dokumentuaren izaera egonkorra edukitzea eskatzen zaion materialean. Hala ere, material filmikoaren ezaugarri plastikoa dela-eta, etengabe berrargitaratu, manipulatu, zatitu, ezabatu, hartaz jabetu, berraktibatu eta berrinterpretatu daiteke. Topaketa honen…(Gehiago irakurri)

Pablo Gubbins Correak proposatutako La telenovela errante (Raúl Ruiz eta Valeria Sarmiento, 2017) filmaren proiekzioa. Raúl Ruizen zinta galdu bat, zinemagile eta errealizadorearen alargun Valeria Sarmientok amaitua. Sei egunetan egina, telenobeletako aktoreekin. Txile osoa “telenobela” bat zelako ideia ezartzeko joko bat da. Errealitatea, literalki, Baudrillard-ek simulazioaz zuen ideia da. Esketxen bilduma bat…(Gehiago irakurri)

Deialdia: irekia 2023ko apirilaren 26tik maiatzaren 28ra arte. Ekainaren 30ean jakinaraziko zaie deialdian parte hartutako guztiei zein den epaimahaiaren erabakia. Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean…(Gehiago irakurri)

Dys4ia (Anna Anthropy, 2012) + Behind Every Great One (Deconstructeam, 2018)

Koldo Gutiérrezek proposatutako (Trans)feminismo interaktiboei buruzko saioa. Saio bikoitz honetan, bi bideojoko oso berezirekin jokatuko dugu. Feminismoa, zaintza eta antsietatea dituzte aztergai. Bideojokoek ere gaitasuna baitute sentipenak eta ideiak transmititzeko, beren istorioen eta, bereziki, mekaniken bidez. Tresna ezin hobeak dira enpatia sortzeko, beste pertsona batzuen azalean jartzeko, eta hasieran arrotz gerta dakizkigukeen errealitateak…(Gehiago irakurri)

Sara Cattinen ikerketa-proiektuaren inaugurazioa, Bulegoa z/b-n izandako egonaldiaren amaieran. Haren proposamena, Maintenance of What? A place, a thing, an idea. Part III, Mònica Planesen Hacia con el brazo (MURO) proposamenarekin batera aukeratu zuten 2022ko egonaldien deialdian. Epaimahaia Isabel de Naveránek (ikertzailea, kuradorea, editorea eta idazlea), Jorge Satorrek (artista) eta Bulegoa…(Gehiago irakurri)

Jesús Arpal Moyak (La caníbal SCCL), Nancy Garín Guzmánek eta Antoine Silvestrek (Espectros de lo urbano) osatutako Contraimaginarios (pandémicos) kolektiboak kontraimaginarioak ikertzen ditu, pandemiaren erregimen politikoak “hondamendia ekoizteko” ezarritako kontakizunei aurre egiteko. Jokoa proposatzen du ikertzeko espazio kolektibo gisa, elkarrekin pentsa-senti-egitea. Gaur egun garatzen ari den *teng- roleko…(Gehiago irakurri)