ARGIA PROIEKTATZEA. ARTXIBO FILMIKOEKIN LAN EGITEA

by

  • “A Song of Air” (Merilee Bennett, 1987)

  • “Sink or Swim” (Su Friedrich, 1990)

  • “El caso Padilla” (Paul Giroud, 2022)

  • Las Synergys

Argia proiektatzea espazio gisa aurkezten da, artxibo filmikoekin egiten den lanari buruz gogoeta egiteko eta hausnartzeko, zenbait ikerketa-kasuren bidez. Topaketak material-mota batean murgiltzea proposatzen du, dokumentuaren izaera egonkorra edukitzea eskatzen zaion materialean. Hala ere, material filmikoaren ezaugarri plastikoa dela-eta, etengabe berrargitaratu, manipulatu, zatitu, ezabatu, hartaz jabetu, berraktibatu eta berrinterpretatu daiteke. Topaketa honen barruko galderen artean, honako bi hauek daude: Zein da artxibo filmikoekin –material bizi eta sentikorrekin– lan egiteak duen potentziala iraganaren irakurketa berriak sortzeko? Eta zer neurritan eragiten diete irakurketa horiei artxibo horien materialtasunak eta kontserbazio-, artxibo-, zirkulazio- eta erreprodukzio-baldintzek?

JULIA MARTOS: WATERING THE ARCHIVE
Ur-jauzi bat erortzen da eusten duen gorputz baten gainean. Irudiak jarraitu arte zain dagoen gorputz hori alaba-muntatzailearena da. Zinema esperimentalaren eta dokumentalaren historian, found footagea erabili da iraganeko irudi osatugabe eta zatikatuekin egindako lanak duen potentzial dialektikoa esploratzeko. Watering the Archivek ibilbide bat proposatzen du zinema autobiografiko feministaren bi film giltzarrietatik. Biek etxeko artxiboa erabiltzen dute, historiaren zentzu patrilineala birkonfiguratzeko. Artxiboa ureztatzeak –gure irudiak urperatzeak– egitura zehatz analizatzea dakar hemen, esanahi berriak sorraraztea.

ERNESTO CALVO ÁLVAREZ: DEBEKATUTAKO IRUDIAK
Ibilbide bat “Kubako iraultzaren” 64 urteetan kultura-, literatura- eta arte-esparruei lotuta izan diren zentsura eta errepresio desberdinetatik, loturak ezarriz uhartearen testuinguruaren eta gatazka horiek izandako garaien artean. Aurkezpenean, artxiboetako ikus-entzunezkoak eta testu-materialak aztertuko dira, hain zuzen, arazo estetiko eta kultural eta, orobat, ideologiko eta politiko horien ingurukoak, iraganaren eta orainaren, historiaren eta gaurkotasunaren arteko loturak agerian jarriz.

LAS SYNERGYS: IL Y A UNE BRÈCHE DANS LA HAIE
Hainbat modu daude ezkutatzen diguten horretan arrakala bat egiteko, inausteko guraizerik erabili gabe eta burua hostoen artetik atera gabe. Il y a une brèche dans la haie film-aurkezpen hedatuan, film-biribilkian egindako mozketak, muntaian baztertutako irudiak, komentu itxura hartzen du. Zineman, fikzioei bide emateko gune gisa aurkezten zaigu komentua. Erakusten ez dena irudikatzea da bere ahalmena. Horrela, esan genezake hesiaren beste aldean lo egiten duen tigrea ikusi genuela.

BIOGRAFIAK:

Julia Martos (Kordoba, 1989) ikertzailea, artista bisuala eta zinema- eta bideoarte-programatzailea da. Programazioari eta Zinema Komisariotzari buruzko prestakuntza amaitu zuen Londresko Birkbeck Unibertsitatean 2021ean, Museoen Komisariotza eta Kudeaketarako Botín Fundazioaren bekari esker. Gaur egun, film-proiektu berri batekin hasi da, Azkuna Zentroaren BABESTU 2023 Sorkuntzarako Laguntzen esparruan. Aldi berean, doktoretza egiten ari da, Espainiako zinemagileek egindako berridazketa zinematografikoko prozesuei buruz.

Ernesto Calvo Álvarezek prestakuntza du historian (Habanako Unibertsitatea), kultura bisualetan (Bartzelonako Unibertsitatea), eta arte eta kultura garaikideetan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Arte eta Diseinu Garaikidearen Museoko kuradorea eta zuzendaria izan zen, eta bertan ekitaldiak eta kuradoretzak sortu zituen, besteak beste, bideogintzari, arte gazteari eta Erdialdeko Amerikako arte bisuelen problematikei buruz. Irakasle eta tailer-gidaria izan da, ikasketa bisualekin (zinema, bideo-sorkuntza, argazkilaritza, besteak beste) lotutako hainbat gairi buruz, Costa Ricako unibertsitateetan eta Latinoamerikako, AEBetako eta Espainiako zentro artistiko-kulturaletan.

Las Synergys Paula Guerrero eta Bruno Delgado Ramo dira. Zinemaren eta musikaren arteko loturak ikertzen dituzte, formatu hedatuko proiekzioak eginez. Hor, filmak espazioa zeharkatzen du, irudian esku hartzen da eta soinua musikarekin nahasten da, Djing logiken bidez eta sintetizadoreak erabiliz. Toki hauetan erakutsi dute beren lana, besteak beste: Punto de Vista, (S8) Mostra, Tangente espazioa. Gabinete kino-okno proiektuarekin, zinema esperimentaleko saioak programatzen dituzte, topaketak antolatzen dituzte zinemaren praktika material eta performatiboari buruz eta Afiches del Gabinete editatzen dituzte.