Posts Viendo los archivos del año: "2015"

Etorkizuneko liburua Bulegoa z/b ekimenak Filiep Tacq liburuen diseinatzailearekin egindako elkarlaneko proiektua da. Marcel Broodthaers-en bost liburu ditu abiaburu, artistak artelan autonomo gisa sortuak, eta liburua bizirik dagoen zerbait bezala ikertzea du xede. Inprimatutako orriek liburukia osatzen dute behin josi ondoren, eta liburua objektu finkoa da, ez da materia inertea. Bizirik dagoen zerbait…(Gehiago irakurri)

Ibai Baldesek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Fred Can Never Be Called Bald (Harry Dodge, 2011, 39:56)  “Zer gertatzen da ‘kokapen’ batean ez bagaude? Edo gure kokapenak etengabe aldatzen badira? Nola era dezake kokapenaren indarrak substantzia bat ‘kokapen horretan egotean’, hau da, mugimendu edo aldaketa izenez ezagutzen den horretan dagoen bitartean? Nola egin…(Gehiago irakurri)

Ricardo Basbaumek Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke? proiektua jaso duten instituzioekin egin nahi duen kontratu-akordioaren zirriborroa aurkeztuko du, EL CONTRATOren azken irakurketa-saioan. Aurkezpena AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoan izango da, eta zentroko zuzendaria den Lourdes Fernándezekin hizketaldia eginez gauzatuko da. Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke? artelana EL CONTRATO erakusketan…(Gehiago irakurri)

1931n, Alfred North Whiteheadek concern nozioa hartu zuen berriz, kuakeroek erabiltzen zuten moduan, subjektu eta objektuaren arteko harreman dinamikoa, zirikatzailea eta aldakorra irudikatzeko. Aipamen horri esker, Whiteheadek harreman sentikorrak proposatu zituen esperientziako egituraren oinarritzat, abstrakzioaren ariketaren bidez baizik kognitiboki ezin zehatz daitezkeenak. Concern kontzeptuak ezegonkortu egiten du subjektu/objektu eta ezagutzaile/ezagutuaren artean finkatutako baliokidetasuna…(Gehiago irakurri)

Marion Cruza Le Bihanek eta Leire San Martinek proposatutako filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. We Can’t Go Home Again (Nicholas Ray & Co., 1973, 93 min.) We Can’t Go Home Again zinema-talde berezi batek egindako esperimentu bisual bat da, eta, horrez gain, Johnny Guitar filmeko zuzendari txalokatua den Nicholas Ray-ren errotikako…(Gehiago irakurri)

Marion Cruza Le Bihanek eta Leire San Martinek proposatutako filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. We Can’t Go Home Again (Nicholas Ray & Co., 1973, 93 min.) We Can’t Go Home Again zinema-talde berezi batek egindako esperimentu bisual bat da, eta, horrez gain, Johnny Guitar filmeko zuzendari txalokatua den Nicholas Ray-ren errotikako…(Gehiago irakurri)

Erotasunarekiko interes pertsonala da “Roba da matti” mintegiaren abiaburua. Arlo psikopatologikoaren, erotasunaren eta erakunde psikiatrikoaren inguruan dauden auziak ikertu nahi ditu. Hizketan jartzen du Silvano Agostiren Il volo (1975) dokumentala José María Álvarez psikoanalistarekin eta Fernando Colina psikiatrarekin, bi pertsona horien zereginak era kritikoan aztertzen baititu patologiak tratatzeko moduak eta moldeak praktikatik. Aspalditik nahi…(Gehiago irakurri)

UIQ in Love_A Love of UIQ: The Unmaking-of da Silvia Maglioni eta Graeme Thomson zinemagileek eta artistek zuzenduko duten bi eguneko tailerraren edo “ikuskaldiaren” izena. Esperientzia kolektibo gisa gauzatu nahi dute Un Amour d’UIQ, Félix Guattarik azkenean egin ez zuen zientzia-fikziozko filma, eta filmaren “gorputzeko” lurraldeak eta ibilbide narratiboak hedatu nahi…(Gehiago irakurri)