Zinema_ilegala
Eriz Morenok proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Bruce Lee: The Lost Interview (Michael Rothery, 1971). 24 min. Elkarrizketa honetan, Leek hainbat gai hartzen ditu hizpide, hala nola, borroka-arteak, hizkuntzak, bere filosofia eta etorkizunari begira dituen itxaropenak. 國產凌凌漆 From Beijing with love (Stephen Chow + Lik-Chi Lee, 1994). 94 min. Dinosauro-hezurdura erraldoi baten…(Gehiago irakurri)
2013-2014 irakurketa-taldea, EL CONTRATO, Saioak
El Contrato-k (Kontratua), AlhóndigaBilbaoko egoitza-proiektuak, irakurketa-saio batzuk egingo ditu, lehen aldiari ekiteko. Saioak aldian behin egingo dira, 2013ko apirilaren eta 2014ko urtarrilaren artean, AlhóndigaBilbaoko Laborategi aretoan. Lehen saioa apirilaren 22an izango da, astelehenarekin, eta saio bikoitza izango da (10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00). El Contrato proiektua…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Marcos Urquijok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Wolmi Island (Cho Kyong-Sun, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, 1982) 2013. urtean, 60 urte bete dira Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (Ipar Korearen) eta Amerikako Estatu Batuen arteko armistizioa sinatu zenetik. Hala ere, tentsioa hor dago, eta, gaur den egunean, ez da Bake Ituna izenpetu. Bi estatuen arteko…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Bojana Kunstek “Glosarioko” saio bat aurkeztuko du “denboraren” ideiaren inguruan. Filosofo, dramaturgo eta performancearen teorialari honek “Alferrikako denbora” (2013) testua proposatzen du, etortzen diren ikusleekin hizketan aritzeko aurrerapen gisa. Saioan parte hartu eta testu osoa gaztelaniaz jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org. Saioa ingelesez izango da. Jarraian, “Alferrikako denbora” testutik ateratako pasarte…(Gehiago irakurri)
Hormaren kontrako ekoizpenak
La Glorieta
by
La Glorieta Bulegoa Zenbaki Barik ekimenean eta Solokoetxe auzoko ingurumarietan martxoaren 9tik 15era bitartean egongo den proiektu bat da. Martxoaren 15ean, 12:00etan, jendaurreko topaketa bat izango da proiektuko parte-hartzaileekin; hona parte-hartzaileak zein diren: Espe López, Tomás Aragay, Chus Domínguez, Idoia Zabaleta eta Txubio Fernández de Jauregi. La Glorieta…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
Antropologia klasikoaren helburua honela zehatz daiteke: “portaera indigena onen eta txarren esanahia ulertzea”. Horrela adierazi zuen Bronislaw Malinowskik, etnografiaren hasierako obratzat hartzen den Los argonautas del Pacífico Occidental (Argonauts of the Western Pacific) lanaren sarreran. Bere munduko natiboak nola bizi ziren eta zer pentsatzen zuten jakitea zen antropologia horrek zuen proiektua, antropologia horren jakintzaren…(Gehiago irakurri)
El Contrato - Erakusketa
Zinema_ilegala
Duen Neka’hen Sacchik proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Bye, Bye Blondie (Virginie Despentes, 2011). 1980ko hamarkadan, bi nerabek elkar ezagutzen dute ospitale psikiatriko batean. Ahanztura bera oroimenez eginda dago. Zinema_ilegaleko saio honek absentzia eta aztarna materialen bilbeaz egiten du hausnarketa. Oroimena eraikitzeko kontakizuneko gailuez. Tanatopolitikaz. Heterotopiez…(Gehiago irakurri)
Formagabeko ezagutza-formak
Mintegi honetan, erakusketako formatu garaikide batean ehunak erakusteko gaia landuko dugu. Goizean zehar hainbat aurkezpen egingo dira, non ehunek arte garaikidearen praktikan eta komisariotzaren jardueran gaur egun betetzen duten lekua aztertuko dugu. Artistek eta komisarioek adibideak azalduko dituzte, ehunek –material, metafora edo artxibo gisa– arte garaikidearen barruan izan dezaketen ahalmena aztertu baitute. EHUNAK: OPEN LETTER…(Gehiago irakurri)