Zinema_ilegaleko hogeita seigarren saioa

by

Marcos Urquijok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Proiekzioa: Wolmi Island (Cho Kyong-Sun, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, 1982)

2013. urtean, 60 urte bete dira Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (Ipar Korearen) eta Amerikako Estatu Batuen arteko armistizioa sinatu zenetik. Hala ere, tentsioa hor dago, eta, gaur den egunean, ez da Bake Ituna izenpetu. Bi estatuen arteko erabateko gerla mehatxua dagoela, Mendebaldean guztiz berria eta ezezaguna den zinemagintza batera hurbiltzea proposatzen dut: Ipar Koreako zinemagintzara. Horiek horrela, ikusi ez dudan film bat jartzea erabaki dut: Wolmi Island (Cho Kyong-Sun, 1982). Horrenbestez, lehenengo aldiz ikusi eta aztertu ahal izango dut Bulegoa z/b ekimenean, Zinema_ilegalera etortzen diren lagun guztiekin. Incheongo guduari buruzko film beliko honen lehen emanaldia izango da Euskadin.

Marcos Urquijo (Donostia, 1985). Zinemazale handi honek Unbe Films ekoizpen-enpresa sortu zuen 2012ko otsailean. Gaur egun, Primer Libro Fuerza Vital koordinatzen ari da, J. Nuñez eta Karlos Martinez B-rekin batera, eta edozein aukera baliatzen du liburu hori sustatzeko, baita lerro labur hauek ere.