Posts Viendo los archivos del año: "2015"

Camila Téllezek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Rock My Religion (Dan Graham, 1982-1984, 55 min) Hasieran, film bat bilatzen ari nintzen, irudiaz eta bere kontraesanaz gogoeta egin, eta begiaren eta betazalaren artean dagoen harreman estuaz aritzeko. Mintz horrek begia hidratatzen du ekintza erreflexu bat eginez, eta, horrez gain, aukera ematen digu borondatezko…(Gehiago irakurri)

Mikel Eskauriazak proposatutako filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Agur Everest – Namasté, Chamo Longmu (Fernando Larruquert / Juan Ignacio Lorente, 1981, 84 min / 126 min) “1974an Everestera egindako euskal espedizio batek atzera egin behar izan zuen gailurrera iristeko 300 metro eskas falta zirela, montzoiaren ondorioz. 1980an izan zen beste espedizio bat ‘munduko puntu gorenera’…(Gehiago irakurri)

Loida A. Gómez Rubiok proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. 2005. urtea Arte Traumatikoko Goi Eskolan, Murtzian. Hiru ikaskidek antzerki garaikideko tailerra ematen dute. Oraingoan, ordu berezi-berezian, 00:00etan. Gaur, Artauden txanda da, Ankerkeriaren Antzerkiarena. Zigarro berde-berdez beteriko zilarrezko erretilu batekin egiten digute harrera. “Erre!” “Garrantzitsua da erretzea!”, eta pozik erretzen dugu…(Gehiago irakurri)

2001. urtetik hona, Discoteca Flaming Star-ek bannerrak egiten ditu, ikur hautsi eta irekiak dituzten tamaina handiko ehungintzako lanak. Bannerren testuak bizirik eta hilda dauden artistekin izandako betiereko hizketaldiaren emaitza dira, eta espazioetatik hedatzen dituzte ehunak, etenak sortzen eta, aldi berean, leuntzen. Etorkizuneko liburuaren hirugarren saio honetan, zera proposatzen dugu elkarrekin gogoeta eta lan egiteko…(Gehiago irakurri)

Sentitzen badut hitzarekin soinuarekin irudiarekin egiten dut topo eta keinuaren bidez hitz naiz soinu naiz irudi naiz Parte-hartzaileak: Lorena Álvarez eta María Valle, “Elur azpian hazten diren forma txikiak”. Víctor Esther, “Motots intelektuala, motots politikoa, mototsa, mototsa”. Paco Diego (1927-1998), “Udako arratsalde bat zuk gordetzen zenituen argazkiei begira”. Kantia Diego Miera…(Gehiago irakurri)

Julia Morandeira Arrizabalagak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Sur (Hegoa, Fernando “Pino” Solanas, 1988, 118 min) 1983, Argentina. Hegoa filmak amodio-istorio bat kontatzen digu. Erresistentziak, espetxea, adiskidetasuna, mamuak eta maitaleak hizpide dituen istorio bat. Hegoa desiren lurraldea ere bada. Gaueko ibilaldi bat, historia eta memoriaren txataletan barrena. Hegoa geroa da, etorkizun dena. Eta…(Gehiago irakurri)

Etorkizuneko liburua irakurketa-taldearen saio honetan hiru artistak egindako proposamenak landuko ditugu, proposamen ameslariak, zalantza pizten dutenak; eta Marcel Broodthaers-en Pense-Bête lanarekin jarriko ditugu harremanetan. Izan ere, Broodthaers-enak ez bezalako espazio eta jarrera estetikoetatik abiatuta, aukera berriak zabaldu zituzten joan den mendearen azken laurdenean etorkizuneko liburuaz gogoeta egiteko. Bigarren saio honetan…(Gehiago irakurri)

Nikole Hurtado Vergarak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Ponyo amildegian (Hayao Miyazaki, 2008, 100 min) Nikole Hurtado Vergara (Bilbo, 2009) Atxuriko Maestro Garcia Rivero Herri Ikastetxeko 5 urteko ikasgelako ikaslea da Bilbon. Astean zehar, eskolaz kanpoko hainbat jarduera egiten ditu, esate baterako, judoa, txikirritmoa eta euskal dantzak. Handitan “arkeologoa albaitaria” izan nahi du…(Gehiago irakurri)