Entzunaldiak: Gaua ez denean. Kantia Diego Miera

by

Sentitzen badut
hitzarekin
soinuarekin
irudiarekin
egiten dut topo
eta
keinuaren bidez
hitz naiz
soinu naiz
irudi naiz

Parte-hartzaileak:
Lorena Álvarez eta María Valle, “Elur azpian hazten diren forma txikiak”.

Víctor Esther, “Motots intelektuala, motots politikoa, mototsa, mototsa”.

Paco Diego (1927-1998), “Udako arratsalde bat zuk gordetzen zenituen argazkiei begira”.

Kantia Diego Miera (1980), Javi eta Evaren alaba. Bizitzen.

Entzunaldiak izeneko saioetan, gonbit egiten diegu artistei egun batez beren lana erakuts dezaten, musikaz lagunduta, Bulegoa z/b espazioan. Entzuteko kontzeptua zabaldu nahi dugu, artista baten lanera hedatuta eta egun oso batez luzatuta.

Entzunaldiak serieko lehen saio hau Udako solstizioan dago sartuta, hau da, La Taller, Espacio Puerta eta Bulegoa z/b espazioek udaren hasiera dela-eta egun osoan batera egingo duten ospakizunean.