ZINEMA_ILEGALEKO 93. SAIOA

by

Zuzeneko musika eta bisualen aukeraketa baten proiekzioa. Liam McDonnellek eta Itziar Garalucek proposatutako saioa, solasaldiarekin batera.

Hip Hop zatiak
Guru: Bakea, Elijah anaia.

Elijah Shabazz: Bakea, Guru, zer moduz?

Guru: Hementxe, ondo esan beharko.Baina pentsatzen egon naiz, txo.
Gaur egungo gazteen egoeraz, haziez, txo.
Zer uste duzu?

Elijah Shabazz: Mmm, arraroa da, gauza bera pentsatzen aritu naiz.
Koran sakratuan zerbait irakurri nuen, honela zioena:
“Ikusi duzu erlijioari iruzur egiten diona?
Umezurtzarekin gogorra dena da hori”.
Eta berdin dio zein erlijiotan sinesten dugula esaten dugun.
Islama, kristautasuna, judaismoa, budismoa, Eskola Zaharra edo Eskola Berria.
Gazteak jakituriAZ hezten ari ez bagara,
orduan zaharrenaren bekatuek bisitatuko dute gaztea.
Eta hori ez da kontuak ondo egitea,
*GAIZKI* egitea da.

Gang Starr – Robbin Hood Theory

Saioan parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

EDUKIERA: 20 lagun gehienez.

Liam McDonnell (Vitoria-Gasteiz, 1998), Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Diziplina anitzeko artista da, gehienbat argazkigintza, zinema eta musika erabiliz lan egiten duena. Graduatu zenetik, hainbat erakusketa egin ditu Euskadin, eta proiekzioak ere egin ditu hainbat jaialditan. Bere lana giza emozioen iragazkortasunari eta bistaratzeari buruzkoa da, eta diziplina artistiko desberdinen arteko lotura aztertzen du.

Itziar Garalucek zinemagintza ikasi zuen CECCn, Bartzelonan. Hainbat urtez argazkilari eta arte-zuzendari gisa zinema-proiektuetan lan egin ondoren, 2009an Mexikora joan zen bizitzera, eta han garatu zuen bere ibilbidea artista bisual gisa, musika eta animazioa ardatz hartuta. Teknika bisual mistoak uztartuz, bideoklip musikalak eta ikuskizunak egin ditu zuzeneko ikuskizun bisualekin, besteak beste, Mon Laferte, Torreblanca, Oreka TX eta Silva de Alegría artistentzat . 2016an, El Iglú proiektua jarri zuen abian, ikus-entzunezko murgiltze-ikuskizunak barnean hartu dituena, 360º proiekzioekin eta zuzeneko musikarekin, hainbat musikariren eta soinu-artistaren parte hartzearekin. El Tránsito de Venus, Fragmentos de un espacio infinito eta Lo que no se escucha, lo que no se ve dira ikuskizun horietako batzuk. Gaur egun, Arabako Ikus-entzunezkoen Elkarteko (SAMA) burua da, eta bertan jarduerak egiten dituzte probintziako kultura zabaltzeko eta ekoizteko.