JÚLIA AYERBE & SAVERIO CANTONI: INOR EZ DA BERDINA: SARBIDE INSTITUZIONALARI BURUZKO LANTALDEA SARBIDEA: PRAKTIKAK ETA OHITURAK

by

Júlia Ayerbek eta Saverio Cantonik gidatutako tailerra

Eguna: 2026ko irailaren 23a, asteazkena
Orduak: 15:30etatik 19:30etara
Iraupena: 4 ordu
Tokia:
Sarean
Mariaren Bihotza plaza, 4
48003-Bilbo

Irisgarritasuna: Gurpil-aulkietarako sarrera eta komun irisgarriak

Izena emateko eta irisgarritasun-beharrak azaltzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Inor ez da berdina Júlia Ayerbek and Saverio Cantonik gidatutako tailer bat da. Bulegoa z/b-k access: practices and habits proiektuaren* barruan Saverio Cantoniri egindako gonbidapenaren parte da.

INOR EZ DA BERDINA: SARBIDE INSTITUZIONALARI BURUZKO LANTALDEA
Inor ez da berdina sarbide instituzionalari buruzko lan-saio bat da. Bi zatitan egituratuta dago, eta, bertan, Bulegoa z/b-ren Irisgarritasunaren manifestuaren zirriborroa idatziko dugu. Dokumentu horrek egituratuko du instituzioak nola ulertzen eta negoziatzen duen irisgarritasuna, eta nola konprometitzen den harekin bere programan eta barne-prozesuetan.

Lan-saio honek prozesu kolektibo bat jarri nahi du abian, leku zehatz honetan sarbideak zer esan nahi duen irudikatzeko. Tartea utziko dugu galdera eta auzi hauek lantzeko: Zer eskaintzen diegu benetan desgaitasuna duten pertsonei? Nork egiten du irisgarritasunari buruzko lana, eta nori ordaintzen zaio horregatik? Zer gertatzen da irisgarritasun-premia bi gatazkan daudenean? Zer harreman dugu artean irisgarritasunarekin, arrapala edo komun bat jartzeaz harago joz? Gure instituzioan ba al dugu / nahi al dugu desgaitasuna duen pertsonarik? Eskaini ahal diegu espazio irisgarri bat?

Tailer honen oinarri teorikoak eta praktikoak Desgaitasunaren Justiziaren Mugimendua eta crip teoria dekoloniala dira, eta, horien arabera, irisgarritasuna ez da bete beharreko baldintza bat, baizik eta interdependentzia, zaintza eta birbanaketako praktika bat. Erreferentziazko materialak –testu akademikoak, artista sartzeko rider-ak, fanzineak, audio-grabazioak eta definizio laburrak– eskuragarri egongo dira irakurtzeko eta kontsultatzeko, egunean zehar irakurketa-gela gisa erabiliko den espazioan –nahi izanez gero, ez ikusiarena egin ahal diezu–. Material propioak badituzu, ekar ditzakezu: ongi etorriak izango dira esperientzia pertsonalak, dokumentu instituzionalak, post-itak eta ametsak.

Nori zuzenduta dagoen
Tailerra zabalik dago izena eman nahi duen edonorentzat. Bulegoa z/b-ko taldeari eta bere lankideen zirkuluari ere zuzenduta dago: kulturan, komisariotzan, produkzioan, bitartekaritzan, hezkuntzan eta antolaketan lan egiten duten pertsonei, eta instituzioen barruan eta lan egiten duten proiektuetan sarbide-erantzukizuna beren gain hartzen dutenei edo hartu nahi dutenei. Bereziki ongi etorriak izango dira desgaitasuna, cripak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, eroak, gorrak eta neurodibergenteak. Haien esperientziak eta ezagutzak funtsezkoak izango dira tailer honetarako. Ez da aldez aurretik irisgarritasun-praktikei buruz ezer jakin behar.

Egitura

Lehenengo saioa (bi ordukoa): Zereginerako sarrera / Terapia-saioa
Hasteko, gure burua eta zeregina aurkeztuko dugu. Irisgarritasunaren manifestuaren sarrera egin, eta lantzen ditugun testuinguruak azalduko ditugu. Atal honetan, arazoak, kezkak eta praktikak landuko ditugu. Gero, Irisgarritasunaren Adierazpena hartuko dugu ardatz: enpresa kolektibo bat irudikatzeko eta komunikatzeko instituzioak irisgarritasuna nola hartuko duen, haren konpromisoak eta mugak, eta nola jarraitu nahi duen ikasten.

Bigarren zatia (bi ordukoa): Zirriborroa idaztea
Talde txikietan eta batzarrean lan eginez, Irisgarritasunaren manifestuaren zirriborroa idatziko dugu. Irakurgelan mugituko gara, hizkuntzak probatuko ditugu eta arlo pertsonala arlo instituzionalera ekarriko dugu: zer behar du bakoitzak instituzioan sartzeko, egoteko eta onik irteteko? Jardunaldia bukatzeko, lan-dokumentu bat prestatu nahi da, Bulegoa z/b-k eta parte-hartzaileek aukera izan dezaten hori erabiltzen, editatzen eta beretzat hartzen jarraitzeko.

Hizkuntzak
Ingelesa eta gaztelania izango dira tailerreko hizkuntza nagusiak. Aukera dago xuxurlatutako itzulpena egiteko euskarara eta beste hizkuntza batzuetara: izena ematen duzunean, esaguzu zer behar duzun. Hizkuntza-elkartasunerako eta negoziaziorako leku bat izango da hau: hitz egin nahi duzun moduan, eta elkarrekin erabakiko dugu nola interpretatu, itzuli eta zabaldu gure ideiak. Hitzik gabeko komunikazio-moduak ere ongi etorriak izango dira.

Irisgarritasunari buruzko oharra
Tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Esaguzu zein diren zure sarbide-beharrak 2026ko irailaren 16a iritsi baino lehen, eta horiek betetzeaz arduratuko gara. Besteak beste, barne hartuko dugu interpretazioa, formatu espezifikoetako materialak, behar dietetikoak, esertzeko edo etzateko aukerak, atsedenaldiak, espazio lasaiak, eta, parte hartzeaz gain, eroso egon zaitezen behar den edozer.

BIOGRAFIAK

Júlia Ayerbe arte garaikideko ikertzaile hispanobrasildar bat da. Bere lanaren ardatzak gorpuztasun disidenteak, irisgarritasuna eta praktika editorialak dira. Doktoretzako ikaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM) Artearen Historia sailean. Bere ikerketan, Anita Malfatti, Lorenza Böttner eta Nazareth Pachecho artista latinoamerikarren praktikak aztertzen ditu, desgaitasunaren ikasketen esparru metodologiko eta teorikoa erabiliz. Editore, idazle, kuratore eta aholkulari gisa aritu da Hego Amerikako, Europako eta Estatu Batuetako hainbat instituziotan: São Pauloko Pinacoteca, Quitoko Arte Garaikidearen Museoa, CA2M, Lisboako Galerias Municipais, Haus der Kulturen der Welt, Bétonsalon, Museo Reina Sofía, San Diego Museum of Art eta Europako Kontseilua. Desgaitasuna du, eta desgaitasunaren justiziaren alde aritzen da.

Saverio Cantoni desgaitasuna duen artista bat da –ahozko hizkuntza erabiltzen duen pertsona gorra–. Zuritzat hartzen dute eta Berlinen bizi da. Saveriok hainbat modutan koreografiatzen ditu soinuak, testu bisualak eta entzuteko moduko esperientziak uztartuz. “Sarbidearen estetikari” buruzko ikerketa bat egiten ari da, eta, praktikan, era askotako materialak erabiltzen ditu, jendeak bere lana eskuratu ahal izan dezan hainbat lekutatik.

*The opposite of silence is a shockwave Bulegoa z/b-k access: practices and habits (sarbidea: praktikak eta ohiturak) proiektuaren barruan egindako ekoizpen bat da. Epe luzerako lankidetza-proiektu bat da, If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam, Holanda) eta Askeaton Contemporary Arts (Askeaton, Irlanda) erakundeekin egina. Erakunde artistiko horien lantokian irisgarritasuna sormen-praktika gisa garatzea du xede. Access: practices and habits proiektua Europar Batasunak batera finantzatu du.

practicesandhabits.org

Europar Batasunak batera finantzatua. Adierazitako iritziak eta ikuspuntuak egileei baizik ez dagozkie, eta ez dute nahitaez bat egiten Europar Batasunak eta Europa Sortzaileak dituztenekin. Hortaz, Europar Batasuna eta finantzatzen duen entitatea ezin dira horien erantzuletzat jo.