RAQUEL G. IBÁÑEZ: RESONARE FIBRIS

by

  • Raquel G. Ibáñez: Juntura del aire (2026, 28 min.) ©David Ferrando Giraut

  • Raquel G. Ibáñez: Juntura del aire (2026, 28 min.) ©David Ferrando Giraut

Resonare fibris
Raquel G. Ibáñezen aurkezpena
Eguna: 2026ko irailaren 8a, asteartea 19:30

Raquel G. Ibáñezen aurkezpena, Bulegoa z/b-n izango duen egonaldiaren hasieran. Resonare fibris proposamena Betty Bésalaren Servirte a mi modo, me permite el tiempo proposamenarekin batera hautatu zuten 2026ko egonaldien deialdian. Oier Etxeberriak (artista, musikaria eta komisarioa), Dora Garcíak (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten epaimahaia.

RAQUEL G. IBÁÑEZ: RESONARE FIBRIS
Emanuele Cocciak dioenez, “arnasa hartzea mundua egitea da, eta horretarako mundu horrekin bat egin behar da, gure giza forma berriz diseinatzeko, betiko ariketa batean”. 2026ko irailean, jarraipena emango zaio orain dela lau urte baino gehiago hasitako ikerketa ildo bati. Ikerketak jorratzen du haizearen eta bizitzako giza formen eta giza formak baino gehiago direnen arteko harremana, eta soinu-fenomenoaren bidez duen agerpena. Egonaldiaren barruan, lanean jarraituko da bertako hainbat aerofono aztertzen, adar, kanabera eta zurekin egindakoak eta nekazari-sustraiak dituztenak. Bide bat izango da ekosistemen hauskortasunera, herri-praktiketara eta putz egiteari eta entzuketari lotutako oinarrizko teknologietara hurbiltzeko. Euskadin, txulubita esaten zaie tankera horretako flautei, eta lizarraren, gaztainondoaren edo makalaren adar batekin egiten dira.

Hasierako jardueran, ikerketaren etapa guztietako materialak aurkeztuko dira eta Juntura del aire (2026, 28 min) bideo-saiakera proiektatuko da.

Resonare fibris latinezko lokuzio bat da, “arnasa betean oihu egin” esan nahi du, eta “Re” notari dagokio, musika-notazioaren sistema guidonianoarekin bat.

Raquel G. Ibáñez. Nire praktikaren ardatza da soinuaren, hizkuntzaren eta irudi bisualaren arteko konexioak aztertzea, akustemologiaren eta entzuketaren –giza entzuketaren eta giza entzuketa baino gehiago denaren– arauak erabiliz metodologia gisa. Nire ikerketa-lerroek fenomeno atzemanezinak edo irudi iheskorrak jorratzen dituzte, eta gizakiaren, espirituaren eta naturaren arteko harremanak aztertzen dituzte, baita iraganaren eta etorkizunaren arteko tentsioa ere, krisi global ugariko orainaldian. Horretarako, nire prozesuek arreta berezia jartzen dute bizitza biologikoa deitzen dugunaren hauskortasunean eta interdependentzian. Esperimentazioa soinu, marrazki, performance eta edizio hedatuaren bidez gauzatzen da.