Formagabeko ezagutza-formak
*TENG- JOKOAREN PARTIDA CONTRAIMAGINARIOS (PANDÉMICOS) TALDEAREKIN
by
Jesús Arpal Moyak (La caníbal SCCL), Nancy Garín Guzmánek eta Antoine Silvestrek (Espectros de lo urbano) osatutako Contraimaginarios (pandémicos) kolektiboak kontraimaginarioak ikertzen ditu, pandemiaren erregimen politikoak “hondamendia ekoizteko” ezarritako kontakizunei aurre egiteko. Jokoa proposatzen du ikertzeko espazio kolektibo gisa, elkarrekin pentsa-senti-egitea.
Gaur egun garatzen ari den *teng- roleko mahai-jokoaren helburua da espazio bat zabaltzea irudimen politikoa modu kritikoan jorratzeko. Mahaiek hainbat karta jasoko dituzte, balizko “gertakizunak” iradokitzen dituzten irudiekin. Mahai bakoitzak kolektiboki interpretatu beharko ditu. Horrez gain, beste karta bat “jaso” beharko du, gertakizuna zabaltzen duen galderari emandako erantzun gisa interpretatuta. Interpretazio bakoitzarekin, erantzun bakoitzarekin, mahai bakoitzak autonarrazio bat eraikiko du. Alabaina, berrikusten ez bada edo beste aukera batzuekin gurutzatzen ez bada, espetxe sinboliko bihur daiteke. Horretarako, mahaiek perspektibak truka ditzakete, mezulariak aldatuz. Mahai bakoitzak kontakizun batean erregistratuko du bere prozesua, eta partidaren amaieran elkarrekin komentatuko dugu. Ondorengo bermutean, proposamen kritikoak entzuteko saio bat ere izango da, jokoa hobetzeko.
Partidan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
Jesús Arpal Moya Equipo Jeleton taldeko kidea da Gelen Alcantararekin 1999tik —ikus-, literatura- eta soinu-errepertorioak berriz negoziatzeko taldea—. Horrez gain, bazkide langilea da La Caníbal SCCLn, eraldaketa sozialerako kultura ekoizten duen kooperatiban.
Nancy Garín Guzmán kazetari independentea, arte-ikertzailea eta kuradorea da. Bere proiektuek lotura dute pentsamendu kritikoarekin, pedagogia berriekin, artxiboekin, memoriarekin eta dekolonialitatearekin.
Colectivo Etcétera eta La Internacional Errorista taldeetako kidea izan da, baita Península: Procesos coloniales y prácticas artísticas y curatoriales ikerketa-taldekoa ere (Prozesu kolonialak eta praktika artistikoak eta kuratorialak). Equipo re ikerketa- eta ekoizpen-plataformetako parte bat da, eta haiekin garatu ditu Anarchivo sida proiektua eta Espectros de lo Urbano proiektua, hiria makineria kolonial eta kapitalistaren zati gisa hartzen duena.
Antoine Silvestre arkitektoa eta filosofoa da. Bere lan- eta ikerketa-arloa hiriaren, kapitalismoaren eta hirigintzaren arteko harremanetan oinarritzen da, sistema-mundu europarretik eta demokrazia liberal modernoetatik jasotako esparruan. Beste lan- eta ikerketa-ildo batzuk dira teknologia eta ihes-lerro posibleak, erabilera kritikoak eta kolektibitatearen ekoizpena. Bere jarduerak barne hartzen ditu diseinu arkitektonikoak, eszenografikoak eta web plataformenak, tailer pedagogikoak eta saiakera kritikoen argitalpena. Adibidez, Deriva colectiva_Hacking urbano tailerra (Buenos Aires-Bartzelona, 2018) eta ondoriozko bideo-pieza, Colectivo Etcéteraren diseinua eta erakusketa-arkitektura Sao Pauloko Bienalean (Brasil, 2014), Serralves Museoan (2015) eta Cumbre La Criatura-n (Argentina, 2018). Espectros de lo urbano kolektiboaren parte da.
*teng- jokoaren garapena Contraimaginarios (pandémicos) taldea Barcelonako Santa Mònican egiten ari den ikerketa-egonaldiaren parte da.