17. IKASGAIA: ARTISTEN TOPAKETA

by

DATAK: 2023ko otsailak 22 eta 23
ORDUAK: 10:00-14:00

Bi eguneko artisten topaketa Bulegoa z/b ekimenaren egoitzan. Hogeitabat artistak beren lanak aurkeztu zituzten, galdera honi erantzunez: nola sortu beren praktiken bidez partekatzeko moduko espazio bat. Artista gonbidatuek eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Azkuna Zentroaren Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterraren ikasleek osatu zuten taldea.

Topaketan erabili zuten metodologia da 2011ko apirilean If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part of Your Revolution eta Phil Collins artista eta tutoreak zuzendutako Affect / Production taldearekin garatu genuen Lehen irakasgaian izandako aurkezpenetakoa.
Lehen ikasgaiak hasiera eman zien OHOko Ikasgaiei. Seriearen helburua da espazio bat eskaintzea artista batek edo gehiagok bere lan-prozesuak parteka ditzan.

Honako hauek hartu dute parte aurkezpenetan: Xabier Barrutia Abalia, Miren Bayona, Ernesto Calvo, Paula Cárcamo, Víctor Díez, Juana Esparza, Koldo Gutiérrez, Edurne Iriondo, Arantzazu Luzarraga, Iñaki Olarra de la Cruz, Jesús Mª Platón, Juan José Viedma, Leyre Arraiza, Lide Billelabeitia, Lucía Chamorro, Cecilia Hernández, Hodei Herreros, Irene Landa, Idoia Leache, Javier Ozcoidi, Akane Saraiva.