PAULINO VIOTA: CONTACTOS. MAYO DE 1970

by

  • Paulino Viotaren Contactos (1970) pelikularen filmaketaren argazkia.

  • Jorge Oteizaren Quosque Tandem…! Euskal arimaren interpretazio estetikoa (1963) liburuaren orrialde baten xehetasuna.

2021eko urtarrilaren 30ean, eguerdiko 12:00etan Azkuna Zentroaren Auditorioan.

Paulino Viotaren Contactos. Mayo de 1970 (1970) filmaren proiekzioa eta, ondoren, hizketaldia zinemagilearekin. Saioa Azkuna Zentroan egingo da eta Nabigatzeko moduak: kabotajea izeneko fluent eta Bulegoa z/b-ren lankidetza proiektuaren barruan kokatzen da.

PAULINO VIOTA: CONTACTOS. MAYO DE 1970
Filmaren izenburuak –Contactos. Mayo de 1970 (1970)– egitura polisemiko gisa funtzionatzen du, eta honako hauek aipatzen ditu: prozesu fotografikoa, militante politikoaren irudia, egunkarietako hitzezko iragarkien atala eta Karlheinz Stockhausenen musika-konposizio bat. Espainian 60ko hamarkadaren amaieran eta 70eko hamarkadaren hasieran sortutako “zinema disidentearen” barruan sar liteke filma. Industria alde batera utzita eta ia aurrekonturik gabe, zinema honekin partekatzen du finantziazio-modua, banaketa komertzialerako ezintasuna, legez kanpokoa izateagatik, eta erradikalismo estetiko-politikoa, Europako zinema berrien eraginpean, bereziki Nouvelle Vague frantsesaren eta Rive Gauche-ren zinema deritzonaren eraginpean. Autoreak berak funtsezko erreferentetzat hartzen ditu Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten zinema eta Jorge Oteizaren lana eta idatziak. Filmak azaltzen du protagonisten porrota aktibismo politikoa eguneroko bizitzarekin bateratzeko ahaleginean, errealitate sozioekonomikoaren gogortasunak baldintzatuta. Filma mugarritzat jotzen da, kritika egiten baitio militantzia-mota jakin bati, eta, aldi berean, berrikuntza formal sakona ezartzen baitu, espazioen irakurketa partikularretik eta pertsonaien jarreretatik abiatuta, Espainiako zinemagintzaren esparruan ezohiko narratiba baten parte gisa.

SARRERA: dohainik leku guztiak bete arte. Sarrera bat eskuratzeko, sakatu hemen.

Paulino Viota (Santander, 1948). Zinemagilea. Lan hauen egilea: Contactos (1970, Filmoteca Españolak 2010ean berritua eta Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalaren bildumaren parte dena), Duración (1970, Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalaren bildumaren parte dena), Con uñas y dientes (1977-78) eta Cuerpo a cuerpo (1982). Haren lan osoak, 1966tik 1974ra bitarteko film laburrak barne, Intermedio DVD-k argitaratu ditu. 1980ko hamarkadaren hasieratik, Viota zinema ikasten eta irakasten aritu da. Irakasle izan da Bartzelonako Universitat Pompeu Fabran, CECC-Centre d’Estudis Cinematogràfics de Catalunyan, Bande à part Escuela de cine (Bartzelona) eta Kantabriako Filmotecan, eta hizlari izan da Espainiako kultura- eta zinema-erakunde nagusietan.