INHABITANTS: ZER DA UR SAKONETAKO MEATZARITZA?

by

Inhabitants: What is Deep Sea Mining? Episode 4: A Deep Sea Mining Glossary (2019), still.

Inhabitants-en Zer da ur sakonetako meatzaritza? Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren barruan Bilbon eta Santanderren Bulegoa z/b eta fluent lankidetzan egindako Nabigatzeko moduak: Kabotajea programaren parte da.

ZER DA UR SAKONETAKO MEATZARITZA?
Inhabitants-ek Nabigatzeko moduak: Kabotajea programarako egiten duen ekarpena esku-hartze grafiko batzuk dira, Margarida Mendesekin lankidetzan eginak, Bilbo eta Santanderko espazio publikoko hainbat puntutan hedatutakoak.

Lan grafiko hori Inhabitants ur sakonetako meatzaritzari buruz egiten ari den ikerketa baten parte da; izan ere, industria horren eskutik, ozeanoak mineralen erauzketarako azken muga korporatibo bilakatu dira. Grafikoak martxan dauden esplorazioei buruz ohartarazten du, Espainiako kostetan itsaspeko meatze berriak garatzeko plana hartuta. Itsas hondoa suntsitzeak, itsas bizitza eta ekosistemetarako mehatxua izateaz gain, arriskuan jartzen ditu ingurumen-arloko injustiziaren eta larrialdi klimatikoaren aurkako mundu-borroka.

Inhabitants kartelak 2021eko otsailaren bukaera arte egongo dira ikusgai Bilbo eta Santanderreko hainbat tokitan. Hirian pasieran ibili bitartean bideoak inhabitants-tv.org-en ikustera ere gonbidatzen zaitugu!

Inhabitants. Online ibiltzeko asmatutako bideoen eta dokumentalen kanala. Atal bakoitzean, gai bat aztertzen da: desagerpena, erauzketa, ingurumen-krisiak eta Antropozenoa. Pedro Neves Marquesek eta Mariana Silvak Inhabitants sortu zuten 2005ean.