INLAND_CAMPO ADENTRO, GEORGINA HILL-EKIN: ITZAL BAT BEZAIN ARINA

by

  • sdr

Itzal bat bezain arina Bulegoa z/b-ren eta fluent-en arteko Nabigatzeko formak: Kabotajea lankidetza-programa publikoaren parte eta Bilbon eta Santanderren egiten den Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren esparrukoa da.

ITZAL BAT BEZAIN ARINA
Itsasertzari eta itsasaldeko narratibei buruz egiten ari diren ikerketaren zati gisa, Fernando García-Doryk eta Georgina Hillek elkarrizketa bat osatu dute, itsasoa lente gisa hartuz, Campo Adentro-ren azterketa eta jarrera-hartzerako, eta tokiko erabilerak eta interesak errefraktatuz, industriaren, arrantzaren eta nekazaritzaren gaiari buruz, eta balioa sortzeko joeren arabera moldatzeko diren moduei buruz. Saioan, hainbat ikerketa-lerro izango dira, eta kasu-azterketak erakutsiko dira, hariekin albainduz beti harritsua eta miazkatua den itsasaldearen ebaketa eta Asturiasko eta Cornwalleko jaiotza-eskualdeak hurbilduz.

Eta Kantauri Itsasoak eta Bay of Biscayk izen bera izango balute? Arro bera bustitzen duten sakonera txikiko urak, sinesmen eta erabilgarritasun berriak asmatzen dituztenak, hondoratze baten hondarrak salbatzeko bultzada gisa.

Saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
PARTE-HARTZEA:
aurrez-aurrekoa eta online (Zoom: https://zoom.us/j/97067844033).
EDUKIERA:
gehienez 15 lagun (aurrez-aurreko parte-hartzea).

INLAND_Campo Adentro 2009. urtean sortu zen, lurraldea, kultura eta aldaketa soziala lotzen dituen erakunde bati eta lankidetza-plataforma bati buruzko proiektu gisa. INLAND hainbat modutan aritzen da, hainbat lekutan, eta hainbat herrialdetan, praktika-komunitateak abiarazten bere egoitzetan edo arte-proiektuetan. Fernando García-Doryk jarri zuen abian. Arteari, landa-soziologiari eta agroekologiari buruzko ikerketak ditu eginak, eta forma eta prozesu biologikoen konplexutasun harmonikoan du interesa. Haren lanak konexioak eta lankidetza jorratzen ditu, hasi mikroorganismoetatik eta sistema sozialetaraino, eta arte tradizionalaren hizkuntzetatik (marrazketa, adibidez) eta proiektu, ekintza eta kooperatiba agroekologiko kolaboratzaileetaraino. Besteak beste, erakusketa hauek egin ditu: Tensta Konsthall (Stockholm), Van Abbe Museum (Eindhoven), SFMOMA (San Francisco), Pompidou zentroa (Paris). Atenas, Lisboa, Gwangju eta Jejuko bienaletan parte hartu du, baita documenta 13an ere. 2012an, Creative Time New York-en Sozialki Konprometitutako Artearen Annenberg Saria jaso zuen, eta Rolex Sarian finalista izan zen. Council of Forms-eko (Paris) eta Artzain Nomaden Munduko Ituneko zuzendaritza-batzordeko kidea da. Georgina Hill artista da, INLAND Nuevo Currículum-en jakintzat osatzeko metodologian parte hartu zuen 2019an, eta beste batzuetan Campo Adentro-rekin aritu da lankidetzan. Haren praktika hibridazio formalaz arduratzen da, tokian tokiko politika intersekzionalekin mugimenduan dagoen irudia sortzeaz, eta bideoaren, testuaren, instalazioaren eta horien konbinazioen hizkuntzak erabiltzen ditu. Graduondoko ikasketak eginak ditu Shakespearez, University College London-en, Hito Steyerl-en ikaslea izan da UdK Berlinen, eta, orain, Arteari buruzko Masterra osatu du Goldsmiths-eko Unibertsitatean (Londres). Erakusketa hauek egin ditu: Arnis Residency (2020); Seoul Biennale for Architecture and Urbanism (2019); Nordic Winter Symposium, Nida Art Colony, Lituania (2019); Art Night, Londres (2019, 2018); Museum of Photography, Berlin (2018); Faena Art Forum, Miami Art Basel (2018).