SUTIKAZ AMAITXU ZAN JAIDXÉ / URREAREN SUKARRA

by

  • Luis Paret y Alcázar: Vista de Bermeo (1783). Olioa kobrean. 61.5 x 83.2 cm. Bilboko Arte Ederren Museoaren adeitasunez.

Sutikaz amaitxu zan jaidxé / Urrearen sukarra Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren barruan Bilbon eta Santanderren Bulegoa z/b eta fluent lankidetzan egiten ari diren Nabigatzeko moduak: Kabotajea, programaren parte da.

MIREN JAIO: SUTIKAZ AMAITXU ZAN JAIDXÉ / URREAREN SUKARRA
Vista de Bermeo (Bermeoko ikuspegia, 1783) Luis Paret Alcázar-ek margotutako euskal portuetako koadroen serie bateko lehena da. Koadro horiek Printzearen etxetxoa apaintzeko balio izan zuten, Karlos IV.a izango zenaren Escorialeko jolas-pabiloia. Handik gutxira, Real Laboratorio de Piedras Duras del Buen Retirok pinturaren kopia bat egin zuen harri erdibitxiekin, beharbada mahai-taula gisa erabili zena. 1989an, pintore madrildarraren kobrearen gaineko olio-pintura Londresko National Gallery-ko Painting in Spain during the Later Eighteenth Century erakusketan aurkeztu zen, eta, 2017az geroztik, Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman dago. Rococo estiloko irudiak dituen paisaia honek interes berezia pizten du alde pintoreskoagatik eta tipo eta ohituren erretratuagatik, zeina XIX. mendean garatuko baitzen gehienbat. Koadroan, deskribapen topografikoaren fideltasuna erabateko kontrastean dago landa-eremuko proletarioen bizitza erretratatzeko erabiltzen den modu atsegin eta idealizatuarekin. Beste kontraste bat azaleratzen da markoa handitu, eta koadroa jatorriz zein testuingurutarako egin zen ikusten dugunean. Bigarren kontraste edo desoreka hori sortzen da herri xeheak eratzen zuen klaseak egiten zuen lanaren eszena irudikatzean, pribilegiatu gutxi batzuen aisiaren atzealdeko apaingarri gisa.

PROGRAMA:
18:00: Erlea Maneros Zabala: Norusta
18:45: Miren Jaio: Sutikaz amaitxu zan jaidxé / La fiebre del oro

TOKIA:
Fundación Botín
Pedrueca 1. Atikoa
39003 – Santander

Saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org 

Miren Jaio (Bermeo, 1968) Bulegoa z/b eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Artearen eta Musikaren Historia Saileko kide da. Hainbat hedabidetan eta artisten argitalpenetan idatzi du. Komisario-proiektuetan parte hartu du. Itzuli eta editatu du. Artearen Historiako eskolak eman ditu. Tailerretan eta mintegietan parte hartu du. Hitzaldiak irakurri ditu.