ERLEA MANEROS ZABALA: NORUSTA

by

  • Erlea Maneros Zabalaren Norusta erakusketa, San Telmo museoa, Donostia, 2020. Argazkia: Mikel Eskauriaza.

  • Erlea Maneros Zabalaren Norusta erakusketa, San Telmo museoa, Donostia, 2020. Argazkia: Mikel Eskauriaza.

Bertatik Bertara/Tan Cerca 2020 programaren barruan Bilbon eta Santanderren Bulegoa z/b eta fluent lankidetzan egiten ari diren Nabigatzeko moduak: Kabotajea programan, Erlea Maneros Zabala gonbidatu dugu Norusta aurkeztera, alegia, Museo Bikoitza programaren barruan gaur egun Donostiako San Telmo Museoan dagoen esku-hartzea.

NORUSTA
Esku-hartze horren bidez, artistak bere begirada biografikoaren eta museoaren testuinguruaren arteko lotura proposatzen du, eta, hala, espazio-denborazko erlazio deszentralizatua ezartzen du, bere ibilbide pertsonaletik lantze-aldian sortua.

Emaitza dialektikoki aldatzen da bi objekturen eta San Telmo museoarekiko harremanaren artean. Alde batetik, Pedro Pérez de Castro (1823-1902) artistaren litografia, museoaren funtsetatik ateratakoa, Otoio mendiko labarrak goretsiz erretratatzen dituena. Bigarren objektua orkatz-adar (Capreolus capreolus) baten punta da, artistaren familiaren ondarekoa. Jatorrizko erabileraren aztarnak galdu ondoren, istorioak, hipotesiak eta interpretazioak sortu zituen tresna horrek.
Norusta garatzeko egindako ikerketa-prozesuaren arabera, garai batean arrantzaleek erabiltzen zuten arrain pozoitsuen ziztadak eta hozkadak neutralizatzeko.

PROGRAMA:
18:00: Erlea Maneros Zabala: Norusta
18:45: Miren Jaio: Sutikaz amaitxu zan jaidxé / La fiebre del oro

TOKIA:
Fundación Botín
Pedrueca 1. Atikoa
39003 – Santander

Saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org 

Erlea Maneros Zabalak The Glasgow School of Arts-en (Glasgow) eta California Institute of the Arts-en (Kalifornia) ikasi zuen, eta Joshua Tree-n (Kalifornia) lan egiten du eta hiri horretan bizi da. Besteak beste, instituzio hauetan izan ditu lanak erakusgai: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril), Museo Experimental El Eco (Mexiko Hiria), REDCAT (Los Angeles), Guggenheim-Bilbao Museoa (Bilbo), CAPC Musée d’Art Contemporain (Bordele) eta Bombas Gens Centre d’Art (Valentzia).