M. BENITO-PÍRIZ: HYPE: THE MOST DRAMATIC PANDA EVER

by

  • M. Benito Píriz: Hype

M. Benito Pírizen Hype: The Most Dramatic Panda EVER Material Voices: erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren testuinguruan kokatzen den instalazioa da.

Inaugurazioa: Urriak 8, 18:00etatik 20:30etara.

Hype bisitatzeko ordutegia: Urriak 15, 16, 22 eta 23, 16:30etik 20:30etara.

The Most Dramatic Panda EVER. M. Benito Pírizen errezitala erakusketaren amaieran: Urriak 28, 20:30

M. BENITO PÍRIZ: HYPE: THE MOST DRAMATIC PANDA EVER

Hype Bulegoa z/b-rako sortutako gailu bat da, erakusketa moduan funtzionatzen du, eta erakusketa ixteko egunean aktibatuko da, The Most Dramatic Panda EVER izenburua duen ahozko interbentzio batekin. Olana batzuk, eta, haietan, “Gorputz hori banu, ez genuke hainbeste eztabaidatuko” testua, nire laneko alde queer-enari dagokiona.

Interbentzioa zuzeneko errezitaldi bat da autotunearekin, eta soinu berri bat bilatzen du ahozko poesiarako. Poesia-errezitaldiaren tradizio koadrikulatuarekin hausten du, proposamen erakargarriago bat sortzeko, asperdura hutsez errezitaldi eta irakurketekiko interesa galdu zuen belaunaldiarentzat. Antsietate- eta depresio-sentimenduak aurkezten dira, sentimendu horiek sarri ikusten baititut nire lagunen artean, telebistan, entzuten dudan musikan, batez ere nire belaunaldiko jendearengan eta, gehienbat, Interneten. Eragin handiagoa dute nigan reality showek poetek baino. Objektu elektronikoak fetitxizatzen dira, nork bere burua suntsitzeko joera dago eta norberaren porrotari iseka egiten zaio. Dena autotuneak ematen duen nostalgia eta tristura tonuarekin, nik nire belaunaldiaren soinu gisa hartzen baitut. Autotunea sentitzeko modu bat da jada.

M. Benito Píriz (1992, Zaldibar) Arte Ederretako gradua du UPV/EHUn (2014) eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako masterra (2015) unibertsitate berean. Hainbat diziplinarekin lan egiten du, hala nola eskulturarekin, bideoarekin, audioarekin eta idazketarekin. 2019ko Getxoarteko lehen saria jaso du, Ertibil Erakusketa Ibiltarian hiru aldiz parte hartu du, Soplo: arnasketa saiakerak aukeraketan (2021) ere bai, Errioxako Arte Gaztearen Erakusketan (2017) hirugarren saria lortu du, eta Harriak programako (Eremuak) Xena (2021) erakusketan parte hartu du. Bilbaoarte Fundazioaren (2017), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Azkuna Zentroaren Babestu programako (2021) bekak jaso ditu, eta laster bere lehen liburua argitaratuko du. The Most Dramatic Panda EVER poema-liburua errezitatu du Azkuna Zentroan, Horcasitas Jauregian (Balmaseda) eta Madrilgo Mataderon.

Material Voiceserakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programak New Yorkeko Foundation for Arts Initiatives (FFAI) erakundearen babesa du.