LARA GARCÍA DÍAZ: ATALASEAK HEZURMAMITU

by

Saioa Lara García Díazekin, Bulegoa z/b-n izandako egonaldiaren amaieran. Lararen Encarnar los umbrales (Atalaseak hezurmamitu) izeneko proposamena hautatu zuten 2020ko egonaldien deialdian, Javiera de la Fuenteren Envioletá proposamenarekin batera. Honako hauek eratu zuten epai-mahaia: Alejandro Alonso Díaz (komisarioa eta fluent-eko zuzendaria), Miren Arenzana (artista), eta Bulegoa z/b-ko kideak.

Otsailaren 24an egindako idazketa-tailerraren emaitzak 16:30etik 20:00etara egongo dira ikusgai, martxoaren 2tik 4ra arte.

Martxoaren 5eko aurrez aurreko saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org 

EDUKIERA: 15 lagun gehienez.

ATALASEAK HEZURMAMITU
Encarnar los Umbrales idazketa-talde baten bidez eratzen da. Haustura mekanikaren pentsamendua, astrologia eta erraztasun sistemikoa erabiliz, idazketa tresna kolektibo erritualista gisa erabiltzen da, Rosi Braidottik pentsatutako ‘atalase iraunkorren’ kontzeptu filosofikoa ikertzeko. Braidottiren arabera, iraunkortasunean –hau da, sustatze komunarekin jarraitzeko modua ematen duten atalaseak eraikitzeko artean–, gure gorputzen eta subjektibotasunen neke-mugen onarpenak giltzarri bilakatzen dira osatzen gaituzten erlazioak edo konexioak aldatzeko. Gorputza ez da ulertu behar gauza biologiko huts bat bezala, baizik eta entitate kodetu baten modura, “interfaze bat, atalase bat bezala, etengabeko indarren eremu bat, non kode ugari inskribatzen diren”; bere mugen eta hausturen onarpena aldarri moral eta politiko bihurtzen da, komuna eraikitzeko.

Orduan, kontua da zer mekanismoren bidez bultza dezakegun berezitasun bakoitzak ahal duena, multzoa ez lehertzeko moduan. Galdera hori idazketa-tailerrak planteatutako problematizazioaren barruan sartzen da, eta modu kolektibo eta korporeizatuan jorratu da. Tailerraren arrastoek ikerketa-mekanismo gisa jarduten dute Bulegoa z/b-ko espazioan, eta, bertatik, aukera ematen da etorkizuneko adierazpenak konfiguratzen eta eratzen jarraitzeko.

Lara García Díaz teorialari soziala, Larre kultura-kolektibo feministaren sortzaileetako bat, eta kultura-ikertzailea da Anberesko Arteen Ikerketen Institutuan (Anberesko Unibertsitatea). Prekarietatearen inguruko politikak praktika kultural prokomunekin jartzen ditu harremanetan bere lanean, teoria feministen eta zaintzako teorien bidez. Larak What’s the Use (Valiz, 2016), Commonism (Valiz, 2018), La cuestión es ir tirando (La Fábrica, 2019) eta Textus (PAAC, 2020) liburuetan parte hartu du, baita zenbait aldizkari akademiko eta kulturaletan ere, hala nola hauetan: Frame (Utrecht University, 2017), Arte y Políticas de la Identidad (Universidad de Murcia, 2018), PUBJournal (Sandberg University, 2019), Terremoto (Mexiko, 2020) eta Vesper (Veneziako Unibertsitatea, 2020). Kultura-ikertzaile gisa parte hartu du Mostra Internazionale di Architettura (Venezia, 2018), Integrated (Anberes, 2019), Oslo Biennial (Oslo, 2019), MACO (Mexiko Hiria, 2020) eta Bangkok Biennial (Tailandia, 2021) guneetan.