“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen hirugarren saioa, Discoteca Flaming Star-ek proposatua: “Lumpen”

by

2001. urtetik hona, Discoteca Flaming Star-ek bannerrak egiten ditu, ikur hautsi eta irekiak dituzten tamaina handiko ehungintzako lanak. Bannerren testuak bizirik eta hilda dauden artistekin izandako betiereko hizketaldiaren emaitza dira, eta espazioetatik hedatzen dituzte ehunak, etenak sortzen eta, aldi berean, leuntzen. Etorkizuneko liburuaren hirugarren saio honetan, zera proposatzen dugu elkarrekin gogoeta eta lan egiteko: liburu-banner baten aukera/auzia, Marcel Broodthaers-en Pense-Bête eta Un voyage en Mer du Nord inspiraziotzat hartuta, eta liburu horiek orain duten forma. Liburuen presentzia eta aurkezpena, eta liburuak bere lanaz ditugun irudiekin nola nahasten diren abiaburu izanda, liburu bat egiteko zailtasuna eta erraztasuna izango ditugu gogoetagai. Liburuak eratzen dituzten materialen ehunezko sorburura hurbildu nahi dugu: ehuna izandako papera, forma gurutzatua, gure ordenagailuetako programetan testuen sorburu dena… sare digitaletan berriz azaldu edo haietan nahasten dena.

Discoteca Flaming Star proiektu artistikoa diziplinarteko eta elkarlaneko performancea da, eta Cristina Gómez Barriok (1973) eta Wolfgang Mayer-ek (1967) sortu zuten 1998an. Proiektuak espazio mental bat eskaini nahi du era guztietako artistek aukera izan dezaten praktika estetiko garaikideko bide desberdinak esperimentatzeko, haien mugak aurkitu eta formalizatzeko prozesuak saihestuta. Lanak toki askotan izan dira ikusgai, besteak beste, hauetan: Artists Space, Whitney Museum eta The Kitchen, New York; MUMOK, Viena; HKW, n.b.k., Basso eta KW, Berlin; Ojo Atómico eta Centro de Arte Dos de Mayo, Madril; WHW, Zagreb; Tate Modern, Londres; De Appel eta Ellen de Bruijne Projects, Amsterdam.

Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.