EL CONTRATO
EL CONTRATO da Bulegoa z/b-k, Azkuna Zentroarekin elkarlanean, bi urtez garatu zuen proiektuaren izena. Bi aldi hauek izan zituen: irakurketa-taldea, 2013ko apiriletik 2014ko otsailera arte, eta erakusketa, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera arte, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan. Azken aldi hori irakurketa-saioetan landutako gaietan oinarritu zen, hogeita hamar bat artistaren lana bildu zuen, eta, gainera, zinema-programa, hitzaldiak, peformanceak eta irakurketa-talde berri bat hartu zituen barne. EL CONTRATO proiektuak sakon ikertu nahi du esan gabe eta oro har onartutako akordioek nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, eta egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak. Proiektuak sakon ikertu nahi zuen kontratuek –hala esplizituenek, nola esangabeek– nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak.
EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Laugarren hitzaldia: Elena Casado*
28/01/2014 19:00“Gauza arrunten indarra” Zein tekla ukitzen dute Comic Sans-ek edo Gandía Shore-k, hainbesterainoko haserrea edo mespretxua sortzeko…
EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Hirugarren hitzaldia: Filiep Tacq*
10/12/2013 19:00“Arteari buruzko zenbait liburutatik egindako ibilbidea” Nola pentsatu liburu bat. Nola eraman asmo eta ideia sorta bat irakurtzeko objektu baten…
EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Bigarren hitzaldia: Catarina Simão
26/11/2013 19:00“Deskolonizazioaren eszenaratzeak: bere oraina ukatzen duen zinea” “Zinemaren etorkizuna bere orainaren ukapenetik sortu beharko da”. Esaldi hori Mozambikeko Informazio ministroak…
EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Lehenengo hitzaldia: Héctor Bourges
12/11/2013 19:00Bulegoa z/b-k hitzaldi-zikloa antolatu du, EL CONTRATO proiektuaren baitan. AlhóndigaBilbaorekin elkarlan proiektu hau 2013. apirilean hasi…