EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Laugarren hitzaldia: Elena Casado*

by

“Gauza arrunten indarra”

Zein tekla ukitzen dute Comic Sans-ek edo Gandía Shore-k, hainbesterainoko haserrea edo mespretxua sortzeko? Zer dugu jokoan adostasun horretan? Gauza arrunten inguruko zentzumenekin jolasteak zenbait pista eman ditzake. Arrunta dena trauskila da, maila baxuagokoa. Baina egunerokotasunera, ohikora eta betikora ere eramaten gaitu. Eta ordenatzearen tankera du, kategoriak eta hierarkiak bereiztearen tankera; nahiz eta mendekoek nekez onartzen dituzten horiek propiotzat. Batzuek empowerment esango diote; hemen, ahalmenaz hitz egingo dugu.

Elena Casado soziologia irakaslea da UCMn. Haren ikerketa-ildoak komunikazioaren soziologiari eta genero erlazioei lotuta daude, eta arreta berezia jarri du bikote heterosexualen baitako indarkerian. Gaur egun, Ohiko Soziologia taldeko kidea da “Metodologia berritzaileak, azaleratzen ari diren jardueretarako: publikoa/pribatua eztabaida eta asaldura” ikerketa proiektuan eta “Zaintza estentsiboa” irakaskuntza proiektuan, zeinaren helburua baita erizaintzatik abiatuta hacker pasioa eta irudimen soziologikoa lantzea, lankidetzan eta modu irekian.

Tokia: AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoa
Sarrera dohainik

*Hitzaldi-ziklo hau EL CONTRATO proiektuaren parte da, AlhóndigaBilbaorekin elkarlan proiektua.

( http://www.alhondigabilbao.com )