EL CONTRATO hitzaldi-zikloa. Hirugarren hitzaldia: Filiep Tacq*

by

“Arteari buruzko zenbait liburutatik egindako ibilbidea”

Nola pentsatu liburu bat. Nola eraman asmo eta ideia sorta bat irakurtzeko objektu baten espaziora, eta nola egin hori, delako objektu hori diseinatzailearen eta artistaren arteko elkarrizketaren emaitza denean. Aurkezpen honetan, aztergai hartuko dira arteko liburu bat egitean sortzen diren auziak: nola pentsatu liburuaren azala eraikinaren fatxada balitz bezala; nola bihurtu film bat liburu; nola desagertzen den liburu bat jaio ondoren, aurreikuspenei kontra eginez; edo nola katalogo bat, erakusketa batean gertatutakoa jasotzen duen argitalpena, bihurtzen den artelan. Horretarako, zenbait egileren lanak aztertuko dira, hala nola, Ibon Aranberri, Dirk Braeckman, Marcel Broodthaers, Rodney Graham, Boris Groys, Anna Torfs eta Lawrence Weinerrenak. Aztergai guztiek ideia bera izango dute oinarri, nolanahi ere: liburua, hiztegi, baliabide eta logika propioa dituen espazio espezifiko gisa.

Filiep Tacq (Kortrijk, Belgika) diseinatzaile grafiko independente gisa ari da lanean 1984az geroztik; liburuetan, arteko katalogoetan eta artista liburuetan espezializatuta dago. Eskolak eman ditu Ganteko Sint-Lucas Instituuten eta Maastrichteko Jan van Eyck Academien. Hainbat artistaren argitalpenetan lan egin du, esaterako, Francys Alÿs, Ibon Aranberri, Marcel Broodthaers, James Coleman, Lili Dujourie, Abbas Kiarostami, Chris Marker, Juan Muñoz, Pedro G. Romero, Michael Snow eta Lawrence Weinerrenetan, baita erakunde hauen argitalpenetan ere, besteak beste: Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies, New Yorkeko DIA Centre for the Arts, Luxenburgoko Manifesta 2, Bruselako Argos, Birminghameko IKON Gallery, Londresko Lisson Gallery, New Yorkeko Guggenheim, Bartzelonako MACBA, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía eta Parisko Centre Georges Pompidou.

Tokia: AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoa
Sarrera dohainik

*Hitzaldi-ziklo hau EL CONTRATO proiektuaren parte da, AlhóndigaBilbaorekin elkarlan proiektua.

http://www.alhondigabilbao.com )