Posts Viendo los archivos del año: "2017"

ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-2017). KOMISARIOTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO SINPOSIOA 2017ko irailaren 21etik 23ra Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa antolatuko dute 2017ko irailaren 21ean, 22an eta 23an. Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren…(Gehiago irakurri)

  • Carme Nogueira: Vida Hurdana. Lo que escriben los niños (2015-2016).

Egonaldia Bulegoa z/b-n 2017an Carme Nogueiraren Eskola-koadernoa da Bulegoa z/b-n 2017an izango den egonaldirako aukeratutako proposamena. Epaimahaia 2017ko uztailaren 13an bildu zen eta Erlea Manerosek (artista), Maite Martínez de Arenazak (La Taller galeriako zuzendaria) eta arte- eta jakintza-arloko bulegoaren lau partaideek osatu zuten. Azken hauen botoa boto bakar…(Gehiago irakurri)

Terri Floridok proposatutako Lucio filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Lucio Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak 2007. urtean idatzi eta zuzendu zuten film bat da. Lucio Urtubiaigeltsero eta militante anarkistaren bizitza du hizpide, hainbat hamarkadatan sistema kapitalistaren kontrako era askotako ekintzetan aritutako gizonaren gorabeherak. Lehenengo pertsonan kontatutako film honek erritmoa hartzen du pixkanaka, thriller bilakatzeraino…(Gehiago irakurri)

2017ko uztailaren 6a, osteguna – 17:00 2017ko uztailaren 7a, ostirala – 10:30 Bulegoa z/b ekimenak komisariotzako ikastaro bat jarriko du abian 2017an, zenbait bilera eginez. Bilera bakoitzak bi saio izango ditu, eta pertsona bat izango du gidari, “komisariotza” hitzaz bere buruari galdetzeko iradoki ondoren guk gonbidatutakoa. Peio Aguirrek gidatuko du lehenengo bilera. Bulegoa z…(Gehiago irakurri)

Gogoan dut, txikitan, liburuak edukiaren arabera aukeratu ordez, formatuaren arabera hautatzen nituela; baina nola epaitu liburu bat azalaren arabera, oraindik egin gabe badago? Udako solstizioko jarduerekin batera eta Marcel Broodthaers-en Pense Bête (1963) liburua abiaburutzat hartuta, saio bat proposatzen dut, Jan Tschichold tipografo alemanaren aipu bat izenburutzat hartuta: “Readers want what is important…(Gehiago irakurri)

Andreas Wutz-ek proposatutako Peter Weiss-en zenbait filmen proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. Peter Weissek, Die Ästhetik des Widerstands (Erresistentziaren estetika) eleberriari eta Marat/Sadeantzezlanari esker ezagun egin zen egile suediar-alemanak, mira handia zion Luis Buñuelen obra zinematografikoari. Buñueli eskaini zion Avantgardefilm (1956) estetika zinematografikoko kapitulu nagusia, eta, gainera, zinema surrealistako…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, “mundu komunaren” edo “ondasun komunaren” edo “asmo onen” eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat…(Gehiago irakurri)

Amadeo Bordigari egindako elkarrizketa bakarraren zati baten proiekzioa. Mattinek eta Blas Etxebarriak proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Hil baino pixka bat lehenago egindako elkarrizketa honetan, Amadeo Bordigak eztabaida egiten du Antonio Gramscirekin, eta faxismoaren inguruan zituen desadostasunak azaltzen ditu. Saioan, Blas Etxebarriak parte hartuko du, eta Bordiga bera eta haren ideiak azalduko dizkigu. Horrez gain…(Gehiago irakurri)

Lehen egonaldia: 2017ko maiatzaren 8tik 12ra – Azala, sormen-gunea (Lasierra) Bulegoa z/b ekimenak arte- eta ezagutza-ekoizpenari laguntzeko egonaldien programa berria abiarazi du hainbat fase eta mailatan. 2017an Bulegoa z/b-k gonbidatu egin zuen Olga de Soto koreografoa A Project Made of Voices (Ahotsez egindako proiektua) garatzera eta dantzaren historiaren inguruan hark egindako…(Gehiago irakurri)