Zinema_ilegaleko 73. saioa. Dokumentalismoa eta amets-lana. Peter Weissen zinemaren aurretiazko sarrera

by

Andreas Wutz-ek proposatutako Peter Weiss-en zenbait filmen proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia.

Peter Weissek, Die Ästhetik des Widerstands (Erresistentziaren estetika) eleberriari eta Marat/Sadeantzezlanari esker ezagun egin zen egile suediar-alemanak, mira handia zion Luis Buñuelen obra zinematografikoari. Buñueli eskaini zion Avantgardefilm (1956) estetika zinematografikoko kapitulu nagusia, eta, gainera, zinema surrealistako maisua handia zen haren zinema-zuzendaririk gogokoena, Erresistentziaren estetika lanak izan zezakeen filmazioari begira. Zinemaz idazteaz gain, Weissek praktikatu ere egiten zuen. 1952. eta 1961. urteen artean, hemezortzi film egin zituen, besteak beste, film labur esperimentalak, dokumentalak eta bi film luze. Zinema_ilegaleko saio honetan, Weissen film horietako batzuk ezagutzeko aukera izango dugu.

Andreas Wutz (Munich, 1962) artista independenteak pintura eta instalazioko gradua du. Gero, argazkigintza, instalazioa eta zinema landu ditu gehienbat. Dokumentalaren, artearen eta zinema esperimentalaren estrategiak oinarritzat harturik, bere lanetan interes sakona agertzen du gai sozio-politikoekiko eta erreferentzia historiko desberdinekiko. 2013. eta 2015. urteen artean, Ikus-entzunezko artearen irakaslea izan zen Bartzelonako Diseinuko Institutu Europarrean eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean. Gaur egun, Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du.