Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko hogeita bederatzigarren saioa
by
Leire San Martínek proposatutako aire zabaleko proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
Zéro de conduite (Jean Vigo, 1933, 42 min.)
En rachâchant (Jean-Marie Straub, Danièle Huillet, 1982, 7 min.)
Mobile Men (Apichatpong Weerasethakul, 2008, 4:08 min.)
Saio honetan, hausnarketa egin nahi dugu batera proiektatuko ditugun ikus-entzunezko hiru proposamenek duten esanahiari buruz Jean Vigoren Zéro de conduite filma zenbait urtez debekatuta egon zen Frantzian, mezu antipatriotikoa zuelako, eta ikasleak instituzioaren aurka jotzeko antolatzen zirelako. Straub eta Huilleten En rachâchant filma Marguerite Durasen kontakizun baten egokitzapena da. Bertan, Ernesto haurra agertzen da, eta eskolatua eta hezia izateari nola egiten dion aurre erakusten da. Azkenik, Apichatpong Weerasethakulen Mobile Men film laburrak zuzendariaren begirada lekuz aldarazten du nolabait.
Leire San Martín arte garaikidearen eta zinemako programazioaren arteko bitartekotzan aritzen da lanean. 2013ko uztailetik aurrera Zinema_ilegaleko saioak koordinatzeaz arduratzen da.