Zinema_ilegaleko berrogeita hamargarren saioa

by

Ibai Baldesek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Fred Can Never Be Called Bald (Harry Dodge, 2011, 39:56) 

“Zer gertatzen da ‘kokapen’ batean ez bagaude? Edo gure kokapenak etengabe aldatzen badira? Nola era dezake kokapenaren indarrak substantzia bat ‘kokapen horretan egotean’, hau da, mugimendu edo aldaketa izenez ezagutzen den horretan dagoen bitartean? Nola egin dezaket aldaketa ulertzen hasteko? Tarteetan gertatzen bada, zein da tarterik laburrena? Nola aurkituko ditut bitarteko tarteak? Nik uste dut giza animalia gehienok irudi finkoekin egiten dugula gogoeta. Eta irudi horiek bata bestearen gainean metatzen direla. Eta irudi horiek oso azkar hasten direla hondatzen metaren oinarrian, eta, horrela, ia ezin dela esperimentatu ‘metaketaren nolakotasun” hori, iraupen gisa (edota dimentsio gisa, haien artean desberdintasunik bada) uler daitekeen altuera edo bolumen hori. Gizakiok arkitektura bat behar dugu geroa eta oraina bereizi ahal izateko. Espazio edo denbora lineal gisa ulertzen dugu. Konponbide bat da, eta ez diot inori horren inbidiarik; baina, egia esan, kontu guztiak daude beren ondoan. Eta aldi berean gertatzen dira”.

Harry Dodge (San Frantzisko, Kalifornia, 1966), “Harriet ‘Harry’ Dodge” izenez ere ezagutua, Estatu Batuetako artista, irakasle eta idazle bat da.

Ibai Baldes (Iruñea, 1986) Bilbon bizi da, eta CalArts-en ikasten zuenean ezagutu zuen Harry