Zinema_ilegaleko berrogeita hamabigarren saioa

by

Julia Morandeira Arrizabalagak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Sur (Hegoa, Fernando “Pino” Solanas, 1988, 118 min)

1983, Argentina. Hegoa filmak amodio-istorio bat kontatzen digu. Erresistentziak, espetxea, adiskidetasuna, mamuak eta maitaleak hizpide dituen istorio bat. Hegoa desiren lurraldea ere bada. Gaueko ibilaldi bat, historia eta memoriaren txataletan barrena. Hegoa geroa da, etorkizun dena. Eta hegoa zer den ez badakizu, iparrekoa zarelako izango da.

Julia Morandeira Arrizabalaga ikertzaile independentea da.