SILVIA MAGLIONI + GRAEME THOMSON: LOST FOR WORDS

by

  • Silvia Maglioni eta Graeme Thomson: LOST FOR WORDS (2024). Artisten eskaintza.

  • Silvia Maglioni eta Graeme Thomson: LOST FOR WORDS (2024). Artisten eskaintza.

  • Silvia Maglioni eta Graeme Thomson: LOST FOR WORDS (2024). Artisten eskaintza.

LOST FOR WORDS
(Silvia Maglioni eta Graeme Thomsonen hitzaldi performatiboa
eta, ondoren, WORD CLINICen aurkezpena)

LOST FOR WORDS (HITZIK GABE GELDITU) hitzaldi performatibo berrian, Silvia Maglioni eta Graeme Thomson artistek eta zinemagileek bidaia bat proposatzen dute ahots desagertuek eta hiltzeko arriskuan dauden hizkuntzek berriz xarmatzeko duten botereetan barrena. Duela gutxi egindako lan batzuk eta orain elkarlanean egiten ari diren ikerketa abiaburutzat hartuta, dei egingo diete likenen, txorien, korapiloen eta uhinen indarrei, espezien arteko harremanak arakatuz eta aliantza iheskorrak eta ezin itzulikoak eratuz. Performancearen ondoren WORD CLINIC (HITZEN KLINIKA) aurkeztuko dute.

LOST FOR WORDS 

Silvia Maglioni eta Graeme Thomson artista eta zinemagileek hasitako proiektuak forma desberdinak hartzen ditu, eta galderak egiten ditu hizkuntza bat iraungitzeak dituen ondorio bortitzez. Hizkuntzak organismo bizidunak dira eta bakoitzak unibertso oso bat dauka. Hizkuntza bat desagertzen denean, interkonexioen mundu oso bat desagertzen da aldi berean, ezagutzez, errituz, narrazioz, afektuz eta ihes-lerroz eratutako ekosistema oso bat. Proiektuak herri-artxibo digitalak eta elkarlaneko ikerketa ditu abiaburu, eta literatura-testuak, filmak, musika eta soinu-artea erabiltzen ditu, desagertu diren edo desagertzeko arriskuan dauden bizimoduen lekukotza eskaintzen duten hitzak eta kontzeptu zehatzak ardatz gisa hartuta. Horrela, berariaz arduratzen da ezin itzulikoak eta opakuak diren eremuez, erresistentziez, tarteko estadioez eta absentziako eremuez. Aldi berean, artisten ikerketak diseinatzen dituen hitz eta ideia batzuen esanahiak eta erabilerak harrapatzen, kutsatzen edo eraldatzen ari dira gaur egun, horiek sendatzeko moduak era kolektiboan irudikatu nahian. Proiektuak ikuspegi transdiziplinarra eta dekoloniala du, ikerketa kolaboratiboa, fabulazio espekulatiboa, kontramapeoa eta performancea uztartzen ditu, eta Berriz Xarmatzeko Glosario bat osatzea eta HITZEN KLINIKA nomada bat sortzea hartzen ditu barne, kosmologia eta denboralitate desberdinetako hitzen, ekosistemen eta bizimoduen baterako loratze eta elkarketa indartzeko asmoz, hitz galdu horiek gure planeta osatzen duen sare bizidunaren zatiak berriz xarmatzen lagunduko digutelakoan.

Silvia Maglioni eta Graeme Thomson zinemagileak eta artistak dira. Beren lanak zehatz aztertzen ditu fikzioaren eta dokumentalaren, ikusgarriaren eta ikusezinaren, zinemaren eta instalazioaren, teoriaren eta praktikaren arteko muga porotsuak. Askotan, zinema erabiltzen dute galdutako edo ahaztutako artxiboak eta istorioak suspertzeko, eta ikuspegi berriak eta gaur egungo pentsamenduarekin eta politikarekin konpromiso kolektiboak sortzeko. Beren praktikak barne hartzen ditu filmak (luzeak eta laburrak), hainbat komunikabidetako instalazioak, soinu-piezak, filmetako performanceak, irratsaioak eta liburuak. Beren proiektuak diziplinartekoak dira, ikerketan oinarrituta eta prozesura bideratuta daude, eta etengabe ari dira hizketan literaturarekin, filosofiarekin, musikarekin eta zientziarekin. Maglioni eta Thomsonen filmak zinemaldietan proiektatu dira (besteak beste, Berlingo Kritika Astean, Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldian, BAFICI-Buenos Aires Zinema Independentearen Jaialdian, Jihlavako Nazioarteko Dokumental Jaialdian, Tesalonikako Zinema Jaialdian eta FID-Marseillako Nazioarteko Zinemaldian). Beren lana nazioarteko museo eta espazio artistikoetan erakutsi da (besteak beste, Centre Pompidou, Tate Britain, MNCARS, HKW, Serralves, MACBA, Louvre, REDCAT, The Showroom, KHOJ New Delhi, Museu de Arte Moderna de Bahia, Institute of Modern Art Brisbane, Whitechapel Gallery, LABoral, Van Abbe Museum, CA2M, Fondazione Merz guneetan). 2020an, firefly frequencies (ipurtargi-frekuentziak) online irrati-katea sortu zuten elkarrekin, lumbung (documenta 15) irrati interlokalaren sarearen zati bat. Gaur egun, Silvia Maglioni eta Graeme Thomson film berria prestatzen ari dira eta Sizilian filmatuko da.

LOST FOR WORDS ikerketa-proiektua 2023ko abuztutik 2024ko uztailera bitartean garatzen ari da, nazioarteko hainbat erakunde bazkiderekin lankidetzan: EDHEA (Sierre), ESADMM (Marseilla), Ecomuseo del Mare (Palermo), Sorbonne Nouvelle (Paris), Bulegoa z/b (Bilbo), The African Art Book Fair / Dakar Biennial (Dakar) eta Fondazione Merz (Turin). Italiako Kultura Ministerioaren Sormen Garaikiderako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza dute, Italiako Kontseiluaren programaren barruan (12. edizioa, 2023), programa horren helburua Italiako arte garaikidea nazioartean sustatzea baita.