Radio Guerrilla. Audio-tailer ibiltaria elkarlaneko hiri-informazioa emateko. Komunikazioko kontratu berria

by

EL CONTRATO
2014ko Urriak 25-26

Radio Guerrilla lan egiteko nodoak berrikuntza, esperimentazioa, eta herritarren hedabideek eta irrati libreek duten elkarlaneko metodologia zabaltzea ditu ardatz. EL CONTRATO erakusketaren barruan, bi eguneko iraupena izango duen ekintza “per-formatiboa” egingo du. Bertan, lan-talde bat prestatuko du, gerrillako irrati-komunikazioko nodo bat garatzeko gaikuntza emanez, komunikazioaren paradigma berri batetik abiatuta, herritarrak informazioaren igorle aktibo gisa hartuta. Ibilbideari ekiteko, gerrillako komunikazio-taldea muntatuko da, eta ordubeteko iraupena izango duen irratsaioa idatzi, ekoitzi, errealizatu eta argitaratuko da, podcast euskarrian. Bertan, “kontratuak” iradokitzen dituen ideia guztiei buruz egin dute hausnarketa.

Ekintza hiru taldetan garatuko da, eta talde bakoitzak zeregin desberdinak landuko ditu: alderdi teknikoak, erredakzioa eta zabalkuntza. Taldeak koordinatuta arituko dira, eta harremanak modu horizontalean izateko aukera ematen duten tresnak eta teknikak ezarriko dituzte. Azken aldian, talde bakoitzak egindako lanak elkartuko dira, gerrillako podcasta sortzeko. Zuzenean emango da Internet bidez, eta, gero, sareetan argitaratu eta zabalduko da, eta erakusketan ere txertatuko da, Jeletonen Mari-Fenix Irratiarekin batera.

Ea zortea dugun eta baten bat enteratzen den.
Ea zorte pixka bat gehiago dugun eta baten bat amorrarazten den.
Eta ea zorte pixka bat gehiago dugun eta amorrarazten den horrek zerbait egiten duen”.
Marcos komandante-ordea, 2014

 

Data: Urriak 25 eta 26.

Ordutegia: Larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandea: 10:00etatik 14:00etara.

Lekua: AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoa.

Parte-hartzaileen kopurua: 15.

Betekizunak: Jende guztiari zabalik, aurretiaz prestakuntza izan beharrik gabe.

Softwarea Radio Guerrillak jarriko du. Ondo legoke ordenagailu eramangarria duenak tailerrera ekartzea (baina ez da nahitaezkoa).
Garraiobiderik ez duten eta hiritik kanpo bizi diren horiek, interesa izan arren etortzerik ez badute, laguntza ekonomikoa lortzeko aukera dute. Laguntza hori eskuratu nahi dutenek motibazio-gutuna aurkeztu behar dute inskripzioarekin batera.