MIA 6: SARA AHMED: KEXA PEDAGOGIA FEMINISTA GISA

by

Mintegi Iraunkor Arruntaren seigarren saio honetan, Sara Ahmed-ek Kexa pedagogia feminista gisa aurkeztuko du. Mintegi Iraunkor Arruntaren Bulegoa z/b eta Sociología Ordinariaren arteko lankidetza-programa publikoa da. 2020an eta 2021ean egiten ari da, elkarrizketen eta topaketen bidez, formatu birtualean eta presentzialean. Laura Muelas eta Leire San Martin izango dira saioko iruzkingileak.

KEXA PEDAGOGIA FEMINISTA GISA

Hitzaldi honetan aztertzen dut kexa pedagogia feminista izan daitekeela. Instituzio batengandik ikasten dugu haren barruan kexa bat aurkezten dugunean. Botereak nola funtzionatzen duen ikasten dugu, hain zuzen, haren funtzionamendua auzitan jartzea zailduz. Nire ustez, pertsona batzuk auzi-jartzaile bihurtzen dira kexatu gabe, haien lana egiteko behar dutenagatik edo egiten duten lan-motagatik. Auzi-jartzaile bihurtzeak auzi-eskeen iman bihurtzea esan nahi du, kexak erakartzen eta jasotzen baititu. Hitzaldi hau amaitzeko, eztabaida bat izango da kolektibo auzi-jartzaileen lanari eta aktibismo auzi-jartzaileari buruz, eta aztertuko da nola erabil daitekeen kexa instituzioei presioa eragiteko eta aldaketa instituzionalak lortzeko.

Saioa ingelesez izango da.

Online / aurrez aurreko saioan parte hartzeko, idatzi helbide honetara bulegoa@bulegoa.org

Sara Ahmed akademiko eta idazle feminista independentea da. Bere lanean aztertzen du boterea nola erabiltzen den eta nola jartzen den auzitan instituzioetan eta eguneroko bizitzan. Bere hurrengo liburua, Complaint!, 2021eko irailean argitaratuko da Duke University Press-en. Bere liburuen artean hauek ditugu: What’s the Use? On the Uses of Use (Zertarako balio du? Erabileraren erabilerei buruz, 2019), Living a Feminist Life (Bizitza feminista bizitzea, 2017), Willful Subjects (2014), On Being Included: Racism and Diversity in Institutional Life (2012), The Promise of Happiness (Zoriontasunaren promesa. Kritika kultural bat alaitasunaren aginduari, 2010) eta Queer Phenomenology: Orientations, Objects, Others (Queer fenomenologia: Orientazioak, objektuak, besteak, 2006). feministkilljoys.com blogaren egilea da.

Laura Muelas de Ayala (Murtzia, 1984). Ikus-entzunezkoen errealizazioko goi-mailako teknikaria eta Gizarte eta Kultura Antropologian graduatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2015ean, Ikasketa Feministen eta Generokoen masterra amaitu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorego-tesia hasi nuen unibertsitate berean, plazeraren inguruko praktika feministei buruz. Bertan, bereziki nabarmendu nahi ditut aktibismo feministaren eta plazeraren prozesuen arteko loturak, praktika emozional eta politiko gisa. Hainbat urtez antolatu ditut beste batzuekin batera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zinema eta Sexualitateari buruzko Jardunaldiak, eta sexu-aniztasunaren eta hezkuntza-praktiken inguruko dokumental etnografikoak egiten parte hartu dut.

Gaur egun, UPV/EHUko Antropologia Feministaren Ikerketa Taldean (AFIT) kontratatutako ikertzailea naiz, eta Donostiako Feministaldia kultura feministaren jaialdiko koordinazio-taldeko kidea, eta Euskal Herriko mugimendu feministako militantea ere bai. Eihera kooperatiban ere lan egiten dut, eraldaketa feminista eta LGTBIko prozesuak diseinatzen eta abian jartzen.

Leire San Martin Goikoetxea (Bilbo, 1983). Nire ibilbide profesionala hezkuntzaren eta programazioaren inguruan garatzen da, praktika artistiko garaikidearen esparruan. Hainbat proiektutan lan egin dut, besteak beste, Itzuli Barik-en bitartekaritza Harriak (Eremuak) programaren barruan; Bake Ituna programako “Bitartekaritzaren arkeologia bat” ikerketan Sara Martínekin; Superbia. Ulrike Ottingerren 8 film-en Sahatsa Jauregirekin; eta Zinema_ilegalaren koordinazioan Bulegoa z/b-n.

2014tik Tabakalerako Bitartekotza-arloko arduraduna naiz, eta Feministaldia kultura feministaren jaialdiaren koordinatzaileetako bat ere bai, Donostian.