IAN CLEWE & LEON FILTER: BIOGRAPHIE DES SUSPECTS

by

  • Biographie des Suspects. Polizia-zaintzako txostena (Bruselaseko Udal Artxiboa). Ian Clewe eta Leon Filter.

  • Biographie des Suspects. Tokian bertan egindako Manifestu komunistaren berrirakurketetan oinarritutako ikerketa. Collagea Neue Brüsseler Zeitung egunkaria erabilita. Ian Clewe eta Leon Filter.

  • Biographie des Suspects. Tokian bertan egindako Manifestu komunistaren berrirakurketetan oinarritutako ikerketa. Marxen etxea. Ian Clewe eta Leon Filter.

Ian Clewe eta Leon Filter-en aurkezpena, Bulegoa z/b-ko egonaldiaren hasieran, gonbidapen bidezko egonaldiaren modalitatean.

BIOGRAPHIE DES SUSPECTS
1848an, Manifestu Komunista amaitu eta gutxira, Karl eta Jenny Marx Bruselan espetxeratu zituzten, langileak armatzea egotzita. Iraultzarekiko beldurrak drama piztu zuen, eta azkenean Belgikatik kanporatu zituzten. Gertaera horien aurreko aldiko zaintza-erregistroek Manifestua ekoitzi ondoko azpiegituraren erretratua marrazten dute, eta bultzatzen gaituzte hura ekarri zuten baldintzak azaltzera.

Ian Clewek eta Leon Filter-ek dokumentu historikoekin lan egin dute, hala nola polizia-zaintzako txostenekin, egunkarietako zatiekin eta prentsako artikuluekin. Narratiba eta kontranarratiba historiko horietatik abiatu dira, Manifestu Komunistaren berrirakurketa bat proposatzeko asmoarekin, bera ekoizteko baldintza sozial eta materialak kontuan hartuz.

Biographie des Suspects lanaren aurkezpenak irakurketa-talde bati emango dio hasiera Bulegoa z/b-n, gertakari historikoak eta orainaldi partekatua uztartzeko asmoz. Manifestua berrirakurtzean, honako galdera hauek proposatzen ditugu: non kokatu geure burua iraultza-saio horren barruan? Eta nola egin ekarpen berriak egungo baldintzetan?

Leon Filter (1988) artista gisa lan egiten du forma pedagogikoen, zinematikoaren eta moldakaitzaren inguruan, batez ere irakurketa performatiboen, bideoen eta argitalpenen bidez. Listening Group (www.listeninggroup.info) etengabe laguntzen dion praktika da, komunitatean elkarrizketak egiten hasten dena eta hautatutako testuak eta filmak aztertzen dituena. Besteak beste, hemen aurkeztu du bere lana: KW, Berlin; Van Abbe Museum, Eindhoven; Sonsbeek 20→24, Arnhem; August Verlag, Berlin. Laster, MUMMYTHEDADDY artista-liburua aurkeztuko du Edition Malade-rekin; DAAD, Mondriaan fonds, Akademie der Künste eta Akademie Schloss Solitude-ren laguntza izan du. Art Praxis Masterra ikasi zuen Dutch Art Institute-n eta Ikerketa Artistikoa eta Film/Bideoa Merz Akademie-n.

Ian Clewek artista, ikertzaile eta editore gisa lan egiten du, bakarka eta beste pertsona batzuekin lankidetzan. Bere praktika poliedrikoa bitarteko eskultoriko eta piktorikoen eta helburu fotografikoen artean dabil sarritan, eta natura hilaren generoa eta readymadearen estrategia kontzeptualak inguratzen dituzten diskurtso piktoriko eta sozialek informatzen dute. Bere lanak hauen laguntza jaso du, besteak beste: Akademie Schloss Solitude, Woonstad Rotterdam, Württembergischer Kunstverein, Baden-Württemberg-eko Zientzia, Ikerketa eta Arte Ministerioa eta Erasmus+ irakaskuntza-mugikortasuneko programa. 2018tik, irakaslea da Stuttgart-eko Merz Akademie-n, eta Arte, Diseinu eta Baliabideetako lehen mailako programa zuzentzen du bertan.

Ikerketa honek ¡REMEDIATE! eta Ipar Renania-Westphalia Estatuko Kultura eta Zientzia Ministerioaren laguntza jaso du.