“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen zazpigarren saioa, Olivier Foulonek proposatua

by

Ehiztariari harrapakina eramaten dion apeua da testu hau. Positiboaren eta negatiboaren arteko oreka tirabiratsuan, (oraindik) beltza den koadro honen gainean, (oraindik) zuria den orrialde honen gainean garatuko dira istorioak, oroimenak argitzeko izan daitezkeen deskorapiloak. Irakurleari gonbit egingo zaio harentzat idatzitako ohar bat irakur dezan: eskuineko orrialdeari orrialde ederra esaten zaio; ezkerreko orrialdeari, berriz, orrialde okerra. “Ez moztu argitu dezakezun hori.”

Olivier Foulon (Brusela, 1976) Berlinen bizi da, Alemanian. Bere lehenengo argitalpenak izenburu hau du: En coulisses, parfois, les artistes changent de costumes, Actualités, Maastricht, Holanda, 2002. 2005etik hona, Copie de Voyage aldizkako agerkaria argitaratzen du beste kide batzuekin batera. 2015eko urrian, Bernd Lohaus saria jaso zuen Anberesen, Belgikan.

Jardueran parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.