Etorkizuneko liburua, Irakurketa taldea CAC Vilnius-en
“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen lehenengo saioa, CAC Vilnius-ko Irakurketa-aretoan
by
Etorkizuneko liburuaCAC Vilniusko Irakurketa Aretoan proiektuak jendaurreko hainbat hitzaldi, jarduera eta proiekzio ditu, eta 2015eko azarotik 2016ko apirilera arte bilduko den irakurketa-taldearekin batera egingo dira. Etorkizuneko liburua proiektua Bulegoa z/b ekimenak asmatu du, Filiep Tacq liburu-diseinatzailearekin elkarlanean, eta CAC Vilniusko Irakurketa Aretoan egongo da ikusgai. Marcel Broodthaers-en bost liburu ditu abiaburu, artistak artelan autonomo gisa sortuak, eta liburua bizirik dagoen zerbait bezala ikertzea du xede. Hona hemen Broodthaers-ek dituen bost argitalpenak: Pense-Bête (1963-1964), Un coup de dés jamais n´abolira le hazard (1969), MTL (1970-1972), Un voyage on mer du nord (1973) eta L’Angelus de Daumier (1975). Liburuko alderdiak lantzen ditu haietako bakoitzak, adibidez, beste forma artistiko batzuekiko harremana (eskultura, poesia, erakusketa, zinema eta pintura) edo ekartzen dituen ekoizteko prozesuak (teknikoak eta materialak, instituzionalak eta hirugarrenekiko negoziaziokoak).
Programa:
14:00. Proiektuaren aurkezpena, Miren Jaio (Bulegoa z/b) eta Filiep Tacq-en eskutik
14:15. Marcel Broodthaers-en sarrera, Edgaras Gerasimovičius arte-historialariaren eskutik.
14:40. Filiep Tacq-en hitzaldia, Marcel Broodthaers-en bost liburu hizpide hartuta.
15:40. Etenaldia
16:00. Irakurketa-saioa, Filiep Tacq-ek gidatua eta Miren Jaiok moderatua.
Arte Garaikideko Zentroa estatu baltikoetan arte garaikideari eskainitako espaziorik handiena da. CAC erakundeak konpromisoa du nazioarteko eta Lituaniako arteko erakusketa-proiektuak garatzeko, eta era askotako programa publikoak, hitzaldiak, mintegiak, performancea, zinema- eta bideo-proiekzioak eta musika-emanaldiak aurkezteko.
http://www.cac.lt/en/other/general/15/7919
Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.