Etorkizuneko liburua, Ikerketa taldeak
“Etorkizuneko liburua” irakurketa-taldearen bosgarren saioa, Menchu Gutiérrezek proposatua: “Mintegia, idazketa-tailerra eta bidaia baten prestaketa”
by
Etorkizuneko liburua mintegi eta tailer honetako parte-hartzaileei esan nahi dizkiedan kontu gehienak, hausnarketa pizteko hizpide izan nahi dudan gehienak zerikusi estua du liburua material artistiko bihurtzeko eta poesiaz eta arteaz hausnartzeko espazio bilakatzeko Marcel Broodthaers poetak hartu zuen erabakiarekin.
Denbora luze joan bada ere, Pense-Bête-k oihartzuna du oraindik gure baitan, gehien bat poesia duelako bazka. Poesiaz gogoeta egiten duen poesia, sekretu bat gordetzeko geldi geratzen den poesia. Obra honek hamaika interpretazio izan ditu, makina bat galdera pizten ditu oraindik ere, eta sekretu ezkutu bat du. Mintegiko bigarren zatia Un Voyage en mer du Nord (Iparraldeko itsasora egindako bidaia) obrari eskainita egongo da, eta sekretu hori izango da gai nagusia.
Bidaiaren prestaketan, hainbat gai landuko ditut: ezkutatzea, magia, hieroglifikoa edota hizkuntza eta isiltasunaren arteko harremana.
Menchu Gutiérrezek (Madril, 1957) hainbat poema-liburu eman ditu argitara, besteak beste, Lo extraño, la raíz (Vaso Roto, 2015). Obra zabala du prosan, dena Siruela argitaletxean aterata, eta lanik berriena araña, cisne, caballo (2014) da. Saiakeragilea eta itzultzailea da, eta diziplina asko lantzen dituzten hainbat mintegi antolatu ditu La Casa Encendidan, Botín Fundazioan edota Artelekun. Horrez gain, mintegiak eta tailerrak eman ditu unibertsitateetan, besteak beste, Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, Madrilgo Konplutentsean edo Mexiko hiriko UNAMen.
Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.