Desagertutako langile baten bila. Rabih Mroué

by

“Aurreko asteazkenean, R.S. izeneko Ekonomia Ministerioko langileak bertan behera utzi zuen bere familia. Emazteak nork atxiki duen jakiteko duen eskubidea aldarrikatzen du. Alabaina, R.S. desagertzea, hurrekoentzat tragedia bat izateaz gain, herritar guztiekiko erabateko begirune-eza ere bada”. Benetako gertaerak oinarritzat hartuta, Mrouék antzezlan bat aurkezten digu, polizia-kasu nahasi hori eta ondoriozko arazo politikoak eta ekonomikoak azaltzeko. Eta egunkarietako ebakinetan adierazitako ‘egiaren’ arrastoari jarraitzen dio horretarako. Desagertutako langile baten bila (2003)lanak hausnarketa egiten du hedabideen bitartez egiaz izaten den pertzepzioaz, eta, era berean, zurrumurruez, salaketez eta polizien adierazpenez. Bestalde, antzezpen kritikoa egiten du hori guztia irudikatzeko izaten den moduaz.

Desagertutako langile baten bila AlhóndigaBilbaoko Auditoriumean aurkeztuko da. Antzezlan hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.

Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com

Rabih Mroué (Beirut, 1967) antzerkigilea, saiakeragilea eta artista da. Beirut eta Berlin artean bizi da. Bere lanean hausnarketa kritikoa egiten du kontaera ofizialetan irudiez egiten den erabilerez. Libanoko Kalamon eta The Drama Review (NY) aldizkariko lankidea eta argitaratzailea. Beiruteko Arte Zentroko elkarteko argitaratze-kontseiluko kidea eta sortzailea. “Interweaving Performance Cultures” Nazioarteko Ikerketa Zentroan hartzen du parte Freie Universität-en (Berlin). 2013an Aurora F. Polanco komisarioak Dos de Mayo Arte Zentroan (Móstoles) zuzendu zuen Image(s) mon amour banakako erakusketa egin zuen. Bere lanen artean, honako hauek aipatu behar ditugu: Riding on a cloud (2013), 33 tours et quelques seconds (2012), The Pixelated revolution (2012), Photo-Romance (2009) eta The Inhabitants of images (2008).